220. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1378. lurzatian. Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, Alkatetzaren 2025eko ekainaren 25eko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, Orkoiengo 1. poligonoko 1378. lurzatiari dagokiona (Federico García Lorca 22). Lourdes Moraza Gutierrezek sustatu du.

Espedientea jendaurrean egon da 20 egun baliodunean, beharrezko iragarkiak egin ondoan, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu. Beraz, behin betiko onetsi da xehetasun-azterketa, 2025eko irailaren 24ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez.

Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin eta publikoa izan dadin, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Orkoienen, 2025eko urriaren 14an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2513353