220. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Lurraren kontribuzioaren 2025ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 86.3 artikuluarekin bat etorriz, jakinarazten da 2025ko ekitaldiko lurraren kontribuzioaren ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea 2025ko urriaren 20tik abenduaren 2ra bitartekoa izango dela.

Helbideratutako ordainagiriak 2025ko azaroaren 17etik aurrera kargatuko dira kontuetan, eta helbideratu gabekoak, berriz, Udal honen banku-kontuetan edo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.olazti.es) ordaindu beharko dira.

Ordainketa ez bada borondatez ordaintzeko epean egiten, zor horiek ordainarazpen-prozeduraren bidez eskatuko dira eta Tributuei Buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarritako errekarguekin gehituko dira.

Olaztin, 2024ko urriaren 20an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2513729