2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKABARTE
Jarduera-lizentziaren eskaera. Osagarri mineral naturalak prestatzea landare-nutriziorako
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Espedientea: 219404D/ URB 2184.
Sustatzailea: Eslava García Jesús Ángel y Paternain Cadena Adelardo SC.
Jarduera: osagarri mineral naturalak prestatzea landare-nutriziorako.
Tokia: 10. poligonoko 152. eta 153. lurzatiak, Azotz (Ezkabarte).
Ezkabarten, 2025eko urriaren 20an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.
Iragarkiaren kodea: L2513651