220. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Zubiriko 27. poligonoko 5. lurzatian. Behin betiko onespena

Esteribarko Udalak, 2025eko abuztuaren 28an egindako bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia Zubiriko 27. poligonoko 5. lurzatian. Plana Carlos Urzainqui Dominguezek sustatu du, Orreaga etorbideko 12. zenbakiko jabeen erkidegoa ordezkatuz, eta haren helburua da arkitektura-oztopoak kentzea.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Esteribarren, 2025eko abuztuaren 29an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2513732