220. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

2025erako zerga-tasak

Esteribarko Udalak, 2025eko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025eko ekitaldiko zerga-tasak.

Hasierako onespenaren erabakia 2025eko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 29an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onesten dira 2025erako zerga-tasak, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari.

Esteribarren, 2025eko urriaren 20an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.

ZERGA-TASAK

a) Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga: %0,25.

b) Ekonomia-jardueren gaineko zerga. Indarrean dauden araudietan ezarritako tarifen arabera, 1eko udal indizearekin.

c) Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. Indarrean dauden araudian ezarritako tarifen arabera.

Interesdunak hala eskaturik, honako hobari hauek aplikatuko dira zergaren kuotan:

–%25eko hobaria ECO ibilgailuetarako.

–%50eko hobaria 0 isurpeneko ibilgailuetarako.

d) Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

e) Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

–Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko uztailaren 2ko 2/1995 Foru Legeak ezarritako gehienekoak, balioaren gehikuntza sortu zen aldiaren arabera.

–Karga-tasa: %8.

Iragarkiaren kodea: L2513683