220. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

2025. urteko jarduera ekonomikoen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da 2025eko urriaren 21etik abenduaren 1era izanen dela jarduera ekonomikoen gaineko zergaren 2025eko ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez.

Helbideratutako ordainagiriak 2025eko abenduaren 1ean kargatuko dira kontuetan.

Ohartarazten da, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidean kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Oltza zendean, 2025ko urriaren 16an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2513603