2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
Lurraren kontribuzioa eta herri-lurren kanona borondatez ordaintzeko epea, 2025eko bigarren seihilekoari dagokionez
Cascanteko (Nafarroa) Udaleko alkate udalburu Alberto Añón Jiménezek
ADITZERA EMATEN DU:
Cascanteko Udalak kobratu behar ditu lurraren kontribuzioa eta herri-lurren kanona, 2025eko bigarren seihilekoari dagokionez.
Zergadunek beren banketxeetan helbideratutako ordainagiriak kargatuko dira kasuan-kasuan helbideratutako kontuan, eta helbideratu gabeko ordainagiriak, berriz, interesdunek ordaindu beharko dituzte, kontu hatuetako batean: Nafarroako Rural Kutxa: ES78 3008 00079 10 703012013; Caixabank: ES27 2100 3799 36 2100152578; edo Banco Santander: ES05 0049 2820 81 249009723.
Borondatez ordaintzeko epea 2025eko abenduaren 1ean bukatuko da.
Borondatez ordaintzeko epea bukatuta, ordaindu gabeko ordainagiriak premiamendu bidez kobratuko dira, kasuan kasuko errekarguarekin (jarraikiz Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluari).
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Cascanten, 2025eko urriaren 20an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2513679