220. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Ekonomia-jardueren gaineko 2025eko zerga borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da 2025eko abenduaren 12an bukatuko dela epea borondatez ordaindu dadin ekonomia-jardueren gaineko 2025eko zerga. Hori dena, jarraikiz Toki Ogasunei buruzko Foru Legeari eta Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari.

Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaindu daitezke Caixabanken, Rural Kutxaren edo Laboral Kutxaren edozein bulegotan, ezarritako ordutegian, dagokion ordainagiria aurkeztuta, edo ordainagiriaren gibelaldean adierazten diren bestelako eratan (informazio gehiago Udalaren web-orrian: www.burlada.es/eu/).

Ordainagiri helbideratuak kobratzeko aurkeztuko dira borondatezko epearen azken egunean.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek sortuko dituzte legearen araberako errekarguak eta interesak, eta premiamendu bidez kobratuko dira.

Likidazio honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

Burlatan, 2025eko urriaren 21ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2513703