2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERTIZARANA
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, 0000273/2025 prozedura arrunta, lizentziak eteteari buruzkoa
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da (0000273/2025 prozedura arrunta), Bidasoil Ipar SLk eskatuta, Bertizaranako Udalaren Osoko Bilkurak 2025eko maiatzaren 26an hartutako Erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez, ez zen onartu lizentziak etetearen aurka aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren 2025eko martxoaren 21eko Osoko Bilkuraren erabakiaren bidez hartutakoa.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, interesdun guztiak epatzen dira 0000273/2025 zenbakiko prozedura arruntean demandatu gisa ager daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian (Administrazioarekiko Auzien Sala), bederatzi eguneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Bertizaranan, 2025eko urriaren 30ean.–Alkatea, Andres Echenique Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2514169