220. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

2026rako karga-tasak, zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2025ko urriaren 29an egindako osoko bilkuran, 2026etik aurrera indarrean egonen diren zerga-tasak, indizeak, koefizienteak eta ordenantza fiskalen aldaketa eta tasa, tarifa eta prezio publikoei buruzko arau erregulatzaileak onartu zituen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espedientea jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak egin ahal izan ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, espedientea behin betiko onartuko da, eta testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Berriozarren, 2025eko urriaren 30ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2514188