220. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

Ordenantza honen erabateko deuseztasuna deklaratzea: Ordenantza, arautzen dituena instalazio, eraikuntza eta obretarako laguntzak

Beintza-Labaiengo Udalak, 2025eko urriaren 17an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, hitzez hitz:

"Udalak, 2025eko ekainaren 27ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera ematea ofiziozko berrikuspen espediente bati, honako honen erabateko deuseztasuna dela eta: Ordenantza, arautzen dituena instalazio, eraikuntza eta obretarako laguntzak.

Iragarkia argitaratu zen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta ez zen aurkeztu haren aurkako alegaziorik.

Ikusi da 2025eko abuztuaren 27ko txosten juridikoa.

Ikusi da Udalak 2025eko irailaren 2ko osoko bilkuran hartutako erabakia, zeinaren bidez espedientea igorri baitzitzaio Nafarroako Kontseiluari, eman dezan nahitaezko irizpena.

Ikusi da Nafarroako Kontseiluaren 2025eko urriaren 1eko irizpena, zeinean ondorioztatzen baita zilegi dela ordenantzaren ofiziozko berrikuspena egitea, haren erabateko deuseztasuna dela eta.

ERABAKITZEN DA:

1.–Ordenantza honen erabateko deuseztasuna deklaratzea: Ordenantza, arautzen dituena instalazio, eraikuntza eta obretarako laguntzak. Deuseztasunak ondorioak sortuko ditu erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera.

2.–Erabaki hau argitaratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, herritarrek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan".

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Beintza-Labaienen, 2025eko urriaren 17an.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2513633