220. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

2026rako karga-tasak eta tasak

Bakaikuko Udalak, 2025eko urriaren 10ean egin osoko bilkuran, zerga, tasa eta prezio publikoei dagokienez, honako hau

ERABAKI ZUEN:

–%0,28ko zerga-tasa ezartzea lurraren kontribuziorako.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIO): obra gauzatzeko aurrekontuaren %3,5. (18 euroko kuota, gauzatzeko aurrekontua 600 eurotik beherako bada).

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 7/96 Foru Legean orokorrean ezarritakoak.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (zirkulazio zerga): Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen arabera.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa): kuota likidatzeko zerga-tasa bakarra izanen da, %10ekoa, gehikuntza sortzen den aldi guztietarako.

TASAK

–Agiriak emateko eta izapidetzeko tasak:

  • DIN-A4ko fotokopiak: 0,10 euro orriko.
  • DIN-A3ko fotokopiak: 0,30 euro orriko.

–Pilotalekua: gauez erabiltzeko ordu erdi bakoitzeko 1 euro erroldatuek, eta 3 euro kanpokoek.

–Ludoteka:

  • Erroldatuak, 50 euro seme/alaba bakarra, eta 40 euro bat baino gehiago izanda.
  • Erroldatu gabeak, 60 euro seme/alaba bakarra, eta 50 euro bat baino gehiago izanda.

–Etxerako egurraren loteak:

  • Etxerako egurraren lote batengatik, kanona 20 euro izanen da.
  • Lotea eskuratzeko obra berariazko eta bereziak egin behar badira, lote bakoitzari proportzioan dagokion partea kobratuko da, Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen ez duen zatitik.
  • Menditik egurra ekarriz gero (urteko lotetik aparte), 600 euroko isuna jarriko da.
  • Urteko beste garai batzuetan, lotetik aparteko arbolak albienteak kubikatuko ditu. 0,018 euro/kiloa.

–Bideen ordenantzako zehapenen araubidea:

  • Enborrak garraiatzea, pisu sobera eramatea, euria edo elurra ari duela bideak erabiltzea materiala mugitzeko (kamioia, traktorea, mendiko ibilgailua...): 600 euroko isuna eta, gainera, bidea moldatzeko beharkizuna.
  • Abiadura gehiegizkoa: 100 euro, eta berriz ere eroriz gero, 600 euro.
  • Atal honetatik aparte gelditzen da aziendei bazka emateko garraioa, betiere neurriz egiten bada eta gehienez ere baimendutako pisua gainditu gabe.
  • Udalak beretzat gordetzen du jabeekin ordainak negoziatzeko eskubidea, garraioak pisu baimendua gainditzen duenean edo eguraldi txarra dagoenean egin behar denean.

–Zehapen araubidea, obrak Udalak aldez aurretik baimenik eman gabe egiten direnean:

  • Obra geldiaraztea baimena eskuratu arte. 300 euroko isuna.

Erabaki hau 2026ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

Erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ediktuak paratzea Udaleko iragarki-taulan, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin (lege horrek hizpide du Administrazio Prozedura Erkidea).

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Bakaikun, 2025eko urriaren 10ean.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2513600