220. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

Aldaketa, Udalaren bazkalekuko larreen adjudikazioa eta aprobetxamendua arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Artazuko Udalak, 2025eko urriaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat, Artazuko Udalaren bazkalekuko larreen adjudikazioa eta aprobetxamendua arautzen dituen udal ordenantzan.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, argitara eman ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki-erakundearen iragarki-taulan, herritarrek eta interes legitimodunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko, eta aurkezteko egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Artazun, 2025eko urriaren 20an.–Alkatea, María Rosario Echechipía Senosiáin.

Iragarkiaren kodea: L2513718