220. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAS

Jarduera-lizentzia ematea. Taberna-kafetegia

Aditzera ematen da jarduera-lizentzia bat eman dela, ondotik azaltzen diren ezaugarriak dituena; hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –17/2020 Foru Legea, arautzen duena ingurumenean eragina duten jarduerak–):

Lizentzia noiz eman zen: 2025eko urriaren 21ean.

Sustatzailea: Arasko Udala.

Jarduera: taberna-kafetegia.

Sarturik dago 17/2020 Foru Legean, 3. eranskineko 15.1 taldean.

Tokia: Kale Nagusia 26 (5. poligonoko 135. lurzatia), Arasen.

Arasen, 2025eko urriaren 21ean.–Alkatea, Jesús Carlos Fernández Rubio.

Iragarkiaren kodea: L2513739