2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Hiri-jarduketarako plan berezia, 4. poligonoko 283. eta 284. lurzatietan. Hasierako onespena
Tokiko Gobernu Batzarraren 2025eko urriaren 22ko erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi da 4. poligonoko 283. eta 284. lurzatietarako hiri-jarduketarako plan berezia, Altsasuko Udalak sustatua, udaletxea eraberritu eta handitzeko.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Altsasun, 2025eko urriaren 23an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2513831