220. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

393E/2025 EBAZPENA, urriaren 16koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez berrikusten baita Fustiñanako udal mugartean barazkiak manipulatu eta izozteko dagoen instalazio baten ingurumen baimen integratua. Instalazioaren titularra Congelados de Navarra SAU da.

Instalazio horrek badu ingurumen baimen integratua, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 17ko 427E/2022 Ebazpenaren bidez emana, gero, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 19ko 359E/2022 Ebazpenaren bidez eta Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 8ko 963E/2024 Ebazpenaren bidez aldatu zena.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginak, zeina abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi baitzen, 26. artikuluan ezartzen du baimenaren baldintzak berrikusi egin behar direla teknika erabilgarri onenei buruzko ondorioak argitaratzen direnetik lau urteko epean. Instalazio honetan egiten den jardueraren sektore industrialari dagokionez, aipatu ondorioak argitara eman ziren Batzordearen 2019ko azaroaren 12ko 2019/2031 (EB) Betearazpen Erabakiaren bidez; erabaki horretan elikagaien, edarien eta esnearen industrietarako teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezarri ziren, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak industria emisioei buruz emandako 2010/75/EB Zuzentarauarekin bat.

Horregatik, 2023ko otsailaren 20an, titularrak behar den dokumentazio teknikoa aurkeztu zuen, instalazioak Batzordearen 2019/2031 (EB) Betearazpen Erabakian ezarritako erabakietara egokituak daudela justifikatzearren, eta, horren ondorioz, instalazioaren baimena berrikusteko prozeduraren tramitazioa hasi zen, bat etorriz abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26. artikuluan ezarritakoarekin.

Beste alde batetik, 2023ko irailaren 7an Ebroko Konfederazio Hidrografikoari eskatu zitzaion txosten bat egin zezala berrikusi beharrekotzat jotzen zuen dokumentazioari buruz, betiere ingurumen baimen integratuaren berrikuspen horri dagokionez, instalazioa Batzordearen 2019ko azaroaren 12ko 2019/2031 (EB) Betearazpen Erabakira egokitzearren. 2024ko irailaren 12an, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak txosten loteslea egin zuen instalazioaren funtsezko aldaketaren espedientean aurreikusten den isurketa berriaren onargarritasunari buruz (isurketa berri hori sortuko da arto-lerro berri bat, galdarraztatze-gune bat eta izozte-tunel berri bat instalatzearen ondorioz), eta aldatu egin zituen erakunde horrek 2021eko urriaren 13an egindako txosten loteslean instalazio horretarako ezarritako parametroen mugak. Bi txostenek Batzordearen 2016ko azaroaren 12ko 2019/2031 (EB) Betearazpen Erabakian ezarritakoa jasotzen dute.

Aurkezturiko dokumentazioa aztertu ondoren, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak egiaztatu du instalazioa egokituta dagoela Batzordearen 2016ko azaroaren 12ko 2019/2031 (EB) Betearazpen Erabakiari.

Espedientea jendaurrean egon da hogeita hamar egunez, eta ez da alegaziorik aurkeztu.

Espedientea tramitatu da bat etorriz Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legea garatzen duen industria isurien Erregelamenduaren 16. artikuluan ezarritako prozedurarekin (erregelamendu hori urriaren 16ko 815/2013 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen).

Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko izapidean, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Berrikustea Fustiñanako udal mugartean barazkiak manipulatu eta izozteko dagoen instalazio baten ingurumen baimen integratua. Izan ere, egiaztatu da instalazioa egokituta dagoela Batzordearen ekainaren 12ko 2019/2031 (EB) Betearazpen Erabakiari, non teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezarri baitziren; hori guztia bat etorriz teknika erabilgarri onenen ebaluazioarekin, zeina jasotzen baita ebazpen honen eranskinean. Horrenbestez, instalazioak eta jarduerak berak ebazpen honen eranskinean adierazitako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Congelados de Navarra SAU da.

Bigarrena.–2026-03-31 baino lehen, instalazioan ingurumen kudeaketarako ezarritako sistema aurkeztu beharko du titularrak. Sistema horrek 1. TEOan dokumentu honetarako adierazitako puntu guztiak jasoko ditu, uraren, energiaren eta lehengaien kontsumoaren inbentarioa barne, bai, halaber, hondakin uren eta hondakin gasen fluxuen inbentarioa, 2. TEOan adierazitakoaren arabera, eta energia-efizientziaren plana, 6a TEOan adierazitakoaren arabera.

Hirugarrena.–Ebazpen honetan jasotzen diren baldintzak ez betetzeak berekin dakar ingurumeneko diziplina neurriak hartzea, hain zuzen ere, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren IV. tituluan jasotakoak (testu bategin hori abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen), ezertan galarazi gabe sektoreko legerian ezarritakoa, aplikatzekoa izaten segituko baitu, eta, subsidiarioki, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen III. tituluan ezarritako zehapen araubidean jasotakoa.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bosgarrena.–Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Seigarrena.–Ebazpen hau igortzea Congelados de Navarra SAUri, Fustiñanako Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko urriaren 16an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.

Oharra: Ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/CentroPublicaciones.html#/CentroPublicaciones.

Iragarkiaren kodea: F2513625