Iragarkia
22. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 3a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
243/2024 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntza honen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten baitira: "Nafarroako ehiztarien tokiko elkarteentzako laguntzak, ehizazainak kontratatzeko, ehiza habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko 2025. urtean". DDBN identifikazioa: 803352.
Nafarroako Ehizari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Legea aldatzen duen apirilaren 4ko 4/2014 Foru Legearen 51. artikuluak (Zaintza) ezartzen du zer eginkizun dituen barrutietan ehiza zaintzeko sistemak. Orobat, 52. artikuluan (Ehiza sustatzeko neurriak), xedatuta dago Nafarroako Gobernuak laguntza ekonomikoak ematen ahalko dituela zaintza sistema bat ezartzeko.
Ehiza jarduera jasangarria izateko tresna lagungarritzat hartzen da ehizazaina, bereziki Nafarroa bezalako kasuetan, non ehiza basa faunako populazioetan oinarritzen baita. Ehizazainei eskatzen zaien prestakuntzak, barnean direla ekosistemei eta basa faunari buruzko ezagupenak, bermatu behar du titularrek egiten duten ehizaren kudeaketak babes teknikoa duela.
Orobat, ehizazaina funtsezko elementua da kudeaketaren arloan, batzuetan ehizazaina baita landa inguruneko eragileen arteko zubi lana ongien egiten duena, hala nola barrutiaren kudeatzaileen eta nekazari eta abeltzainen artean.
Bestalde, Nafarroako Ehizari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Legearen 52. artikuluan, esan bezala, xedatuta dago laguntza ekonomikoak ematen ahalko direla, besteak beste, ehiza espezieek eragiten dituzten kalteen kontrolerako neurriak hartzeko. Gainera, Basa Fauna eta Haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legeak, 2. eta 4. artikuluetan, gaitasuna ematen dio administrazioari neurriak gauzatzeko basa fauna kontserbatzeko.
Horregatik guztiagatik, beharrezkotzat jotzen da Nafarroako ehiztarien tokiko elkarteei ehizazainak kontratatzeko, ehiza habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko gastuak partzialki finantzatzeko laguntzak ematen jarraitzea.
Ikusita Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuaren txostena, adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Honako deialdi hau onestea: "Nafarroako ehiztarien tokiko elkarteentzako laguntzak, ehizazainak kontratatzeko, ehiza habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko 2025. urtean".
2. Oinarri arautzaileak onestea laguntza hauek emateko: "Nafarroako ehiztarien tokiko elkarteentzako laguntzak, ehizazainak kontratatzeko, ehiza habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko 2025. urtean".
3. Deialdi honetako gastu konpromisoei aurre egiteko, 2024ko gastu aurrekontuetako jarraian adierazitako partidetako aurrekontu kreditu hauek baimentzea proposatzen da, 2025ean horretarako gaituko direnak, baldin eta aurrekontu kreditu egokia eta nahikoa badago.
KONTZEPTUA | AURREKONTU PARTIDA | ZENBATEKOA (eurotan) |
Ehizazainak | 740002-74200-4819-456300: %0,7ko funtsa. Ingurumen programak | 150.623 |
Ehiza habitata hobetzea eta kalteak prebenitzea | 740002-74200-7819-456300: %0,7ko funtsa. Elkarteentzako laguntzak, ingurune naturalaren kalitatearen gaietarako | 162.900 |
4. Eskaerak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
6. Deialdi hau eta haren oinarri arautzaileak Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean (DDBN) erregistratzea.
7. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Foru Ogasuneko kontu-hartzailetza delegatuari, Ekonomia Aferetarako Bulegoari eta Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuko Ehiza Kudeaketarako Atalari.
8. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da haren kontra eta oinarri arautzaileen kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko titularrari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Iruñean, 2024ko abenduaren 12an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
I. ERANSKINA.–NAFARROAKO EHIZTARIEN TOKIKO ELKARTEENTZAKO LAGUNTZAK, EHIZAZAINAK KONTRATATZEKO, EHIZA ESPEZIEEN HABITATA HOBETZEKO ETA KALTEAK PREBENITZEKO. OINARRI ARAUTZAILEAK. 2024-2025
1. oinarria.–Xedea.
Oinarri hauen xedea da Nafarroako ehiztarien tokiko elkarteentzako laguntzak arautzea, 2024ko azaroaren 1etik 2025eko irailaren 30era bitartean, honako gastu hauen zati bat finantzatzeko: Nafarroako ehizazainak kontratatzea, ehiza espezieek eragindako kalteak prebenitzeko jarduketak, eta ehiza espezieen habitata hobetzeko jarduketak.
2. oinarria.–Laguntzen helburua.
Nafarroako ehizazainak kontratatzeko laguntzaren helburua da sustatzea langile profesionalak egon daitezela Nafarroako ehiza barrutietan, modu egonkorrean, ehiza baliabideen zaintzaz, jarraipenaz, kudeaketaz eta mantentzeaz arduratzeko.
Ehiza espezieek eragindako kalteak prebenitzeko eta haien habitata hobetzeko laguntzek bi helburu dituzte. Batetik, espezie horiek eragindako kalteen arriskua gutxitzen laguntzea, eta, bestetik, zenbait espezieren habitataren harrera ahalmena hobetzeko neurriak ezartzea; besteak beste, usapal arruntarentzat (Streptopelia turtur) eta eper gorriarentzat (Alectoris rufa).
3. oinarria.–Erakunde onuradunak.
Onuradun izaten ahalko dira Nafarroako ehiza barrutietan ehiza aprobetxamenduen adjudikaziodun diren ehiztarien tokiko elkarteak, baldin eta beharkizun hauek betetzen badituzte:
3.1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debeku egoeraren batean ez egotea.
3.2. Laguntzak emateko ebazpen proposamena egiten den unean, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatze aldera, interesdunari jakinarazten zaio eskabidean (II. eranskina) baimena ematen diola Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari egoera hori egiaztatzen duten datuak kontsultatzeko.
3.3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin zorrik ez izatea.
3.4. Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak zehapenik ezarri ez izana arau hauste administratibo astun edo oso astunagatik, azken bi edo hiru urteetan, hurrenez hurren, Nafarroako Ehizari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legeari edo ingurumen arloko beste edozein legeri dagokionez, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita. Ondorio horietarako, adierazitako epearen barruan administrazio bidean irmo bihurtu diren zehapen ebazpenak bakarrik hartuko dira kontuan.
Eskabide berean dagoen erantzukizunpeko adierazpena (II. eranskina) aurkeztuko da, baldintza guztiak betetzen direla frogatzeko.
Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete beharko dira betekizun horiek, eta deialdia ebatzi arte eutsi beharko zaie.
4. oinarria.–Jarduketa diruz lagungarriak.
4.1. Nafarroako ehizazainak kontratatzea:
Laguntzen bidez, 2024ko azaroaren 1etik 2025eko irailaren 30era bitartean Nafarroako ehizazainak kontratatzearen ondoriozko kostuen zati bat finantzatuko da.
Baldintza hauek bete beharko dira:
–Kontrataturiko ehizazainak Nafarroako ehizazain titulua izan behar du, irailaren 4ko 94/2012 Foru Aginduaren arabera.
–Ehizazainak ez du, deialdi honek hartzen duen aldian, desgaitua egon behar ehizarekin lotutako jardueretarako.
–Deialdiaren aldirako kontratatutako zerbitzuak 1.100 eurotik gorakoak izatea (soldata gordina edo BEZa kanpo) eskabidea bakoitzeko.
Nafarroako ehizazainen berezko lanak bakarrik izanen dira diruz lagungarriak:
–Ehizari buruzko datuen kontrol administratiboa egitea.
–Administrazioaren, ehiztarien eta nekazarien edo abeltzainen arteko bitartekari izatea.
–Kalteak kudeatzea (prebenitzea eta kontrolatzea).
–Zaintza.
–Ehiza espezieen populazioen kontrola eta segimendua egitea.
–Harraparien kontrola.
–Habitata kudeatzea.
–Seinaleak eta beste azpiegitura batzuk (adibidez, usategiak) mantentzea: garbiketa, kokapenaren kontrola, egoera....
–Administrazioari laguntzea, ehizaren kudeaketa errazteko eskatzen zaionean.
–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoak ehiza espezialitateko landazainentzat antolatzen dituen prestakuntza ikastaroetara joatea.
Hala denean, kontratuan dirulaguntzaren xede ez diren beste zereginak zehaztu behar dira.
Eskabidean (II. eranskina) adierazi beharko da kontratatutako lanaren zer ehuneko dagokion ehiza zaintzako berezko zereginei.
Ehiza barruti batzuk elkartzen badira ehizazain bat kontratatzeko, guztiek bete beharko dituzte baldintza hauek.
4.2. Ehiza espezieek eragindako kalteak prebenitzeko eta haien habitata hobetzeko jarduketak:
Diruz laguntzen ahalko dira jarraian adierazten diren jarduketek eta baldintza teknikoek eragindako gastuak (oinarri honetako Atik Gra bitarteko letrak), BEZa kanpo, 2024ko azaroaren 1etik 2025eko irailaren 30era bitartean eginak badira.
Ehiza espezieen kalteak prebenitzeko eta haien habitata hobetzeko laguntzetarako, dirulaguntzaren xedeko jarduketen aurrekontuak 1.000 eurotik gorakoa behar du izan (BEZa kanpo).
Deskripzio memoriako aurrekontuan sartutako prezioak ez badatoz bat Nafarroako baso tarifekin, memorian justifikatu beharko dira. Tarifa horiek hemen kontsultatu daitezke: https://www.navarra.es/eu/medio-ambiente/gestion-forestal/tarifas-para-obras-y-trabajos-forestales.
A) Laboreak babesteko hesi fisikoak.
Dirulaguntzaren xede izanen dira inbertsio mota hauetatik datozen gastuak:
A.1) Laboreak babesteko sare hesien kostu materiala, barnean direla horiek ongi funtzionatzen dutela bermatzeko beharrezkoak diren osagai guztiak.
Metro bat altu izanen dira gutxienez, eta hogei zentimetro lurrean sartuta egon beharko dute.
Sare hesiak, justifikatutako kasuetan izan ezik, labore iraunkorretan ezarriko dira, edo balio ekonomiko handikoetan, hala nola mahastietan, olibadietan, fruta arbolen alorretan eta zainzuri, brokoli edo beste barazki batzuen sailetan.
A.2) Babes hodien edo antzeko sistemen kostu materiala, barnean direla horiek ongi funtzionatzen dutela bermatzeko beharrezkoak diren osagai guztiak.
A.3.) Laboreak babesteko hesi elektrikoen kostu materiala, barnean direla horiek ongi funtzionatzen dutela bermatzeko beharrezkoak diren osagai guztiak.
Hari kopuruek eta haien arteko tarteek kasu bakoitzerako egokiak izan beharko dute, eta baterien edo korronte elektrikoaren bidez elikatuko dira, halako moduan non haren intentsitatea etxeko abereentzat erabili ohi dena halako bi izanen den.
Hesi fisikoen ezarpenakk eta mantentze lanek sortutako gastu eta jarduketak ez dira diruz lagunduko.
Nolanahi ere, hornitutako materialak gutxienez 5 urteko balio bizitza izan beharko du beti, eta IV. eranskinaren arabera justifikatu beharko da material hori entregatu dela.
Justifikatutako salbuespenetan izan ezik, lurzati jakin baterako sare motako materialak eta babes hodiak ez dira diruz lagunduko, baldin eta lurzati horrek dirulaguntza jaso badu aurreko bosturtekoan.
B) Nekazaritza lurzatietako belar estalkia mantentzea.
Jarduketa hauen gastuak izanen dira dirulaguntzaren xede:
B.1) Uztatu gabeko lur zerrendak soroetan.
Lurzatien ertzeko lur zerrendak, baldin eta dirulaguntza ematen denetik 2025eko irailaren 15era arte, gutxienez, ez bada haietako uzta bildu eta laboreak dentsitate funtzionala badu. Abuztuaren 15etik aurrera larratzen ahalko dira.
Zerrenda horiek, gutxienez, 5 x 50 metrokoak izanen dira, eta nekazaritza lurzatiaren morfologiara egokitu daiteke haien forma.
B.2) Landu gabeko lur zerrendak nekazaritzako lurzatietan.
Lugorri zerrendak sortzea soroetan. Erein gabeko zerrendak sortuko dira, ahal dela, zereal , ekilore edo koltza soroetan.
Zerrenda horiek ez dute prestakuntza lanik edo tratamendu fitosanitariorik jaso behar izan, eta belar estalki naturala mantendu beharko da haietan.
Lehentasunez, sastrakadi edo basoen eta soroen arteko eremuetan sortuko dira.
Zerrenda horiek, gutxienez, 5 x 50 metrokoak izanen dira, eta nekazaritza lurzatiaren morfologiara egokitu daiteke haien forma.
Zerrenda horiei bere horretan eutsi behar zaie 2025eko irailaren 15era arte. Abuztuaren 15etik aurrera larratzen ahalko dira.
B.3) Belar estalkia mantentzea zurezko laboreen azpian.
Lehorreko lurretako nahiz ureztalurretako zurezko laboreen azpiko belar estalkia mantentzearen kostuak: azalean laboratzea edo segatzea.
Mantentze lanak behin edo bitan egin daitezke apirilaren 1a baino lehen eta abuztuaren 30aren ondoren, belar estalkiaren egitura egokia izan dadin.
Gutxienez ere, zurezko laboreak hartzen ez duen azaleraren %50eko belar estaldura mantendu behar da, abuztuaren 30era arte.
Jarraian ematen den taulan, gehieneko prezio batzuk ageri dira; prezio horien gainean aplikatuko da B.1 eta B.2 jarduketen dirulaguntzaren ehunekoa. Taula horretan, lehorreko lurretako errendimenduaren eta merkatuko prezioaren azken bost urteetako batez besteko balioak agertzen dira, Landa eta Ingurumen Estatistikaren Atalaren datu ofizialen arabera kalkulatuak:
5 URTEKO BATEZ BESTEKO BALIOA (2019-2023) (EURO/HA) | |||||||
NEKAZARITZA | I | II | III | IV | V | VI | VII |
Garia | 1.458,77 | 1.360,80 | 1.421,83 | 1.128,30 | 1.055,42 | 691,65 | 298,59 |
Garagarra | 1.261,05 | 1.161,02 | 1.220,93 | 924,58 | 905,72 | 571,37 | 312,62 |
Oloa | 1.117,16 | 1.052,14 | 1.038,41 | 792,94 | 779,83 | 475,51 | 193,33 |
(*) Uztatu gabeko lur zerrendaren azaleraren araberako laguntzarako portzentajea aplikatzeko gehieneko prezioa (euro/ha), BEZik gabea. Oloaren balioak aplikatuko dira landu gabeko lur zerrendetarako. | |||||||
C) Faunarentzako ereintzak.
Jarduketa hauen gastuak izanen dira dirulaguntzaren xede:
C.1) Haziak ereitea, lurra prestatzeko lanak eta hazien kostua.
Lurzatiak lur goldagarritzat hartuko dira, edo, bestela, dagokion zurezko laboretzat. Ez da diruz lagunduko bestelako lurzatietan haziak ereitea, nahiz eta laboratuak izan, justifikatutako salbuespenetan izan ezik.
Hazien nahasketa bat erein beharko da, honako hauetatik bi edo hiru erabiliz: lekadunak, landare oleaginosoak eta/edo zerealak. Ekilorea ere ereiten ahalko da.
Ereintza dosia ekoizpenerako laboreetan erabilitakoa baino txikiagoa izan daiteke, eta gutxieneko dosi diruz lagungarria 50 kg/ha izanen da.
Ahal dela, ez da ongarri mineralik erabiliko, salbu eta justifikatuta badago; hots, tokiko baldintzak direla eta bermatuta ez badago ereindakoa ongi haziko dela. Ezin izanen dira produktu fitosanitarioak erabili lurzati horietan, ez eta hazi blindaturik ere (fitosanitarioekin trataturiko haziak).
2025eko irailaren 1era arte ez dira inola ere laboratu behar. 2025eko abuztuaren 15etik aurrera larratzen ahalko dira.
Ereiteko, gehienez ere, hektarea bat lagunduko da diruz, lurzati edo esparru bakoitzeko.
Dirulaguntzaren portzentajea aplikatzeko gehieneko prezioa (BEZik gabe) 564 eurokoa izanen da hektareako.
C.2) C.1 jarduketan sartutako lurzatiak alokatu edo errentan hartzeagatiko kostuak. Dirulaguntzaren portzentajea aplikatzeko gehieneko prezioa (BEZik gabe) 215 eurokoa izanen da hektareako.
D) Sasiak garbitzea, fauna espezieen habitata hobetzeko eta beste erabilera batzuekin bateragarri egiteko.
Jarduketa hauen gastuak izanen dira dirulaguntzaren xede:
D.1) Zuhaixkak bakantzeko lanak, edo sastrakak eskuz edo makinaz garbitzekoak, ehiza espezieendako balioa duten ekotonoak berreskuratze aldera laborantza eremuen eta basoen arteko trantsizio guneetan.
Sastrakak garbitzeko lanen ondoriozko eremuek, gutxienez, 5 x 25 metroak behar dute izan.
D.2) Sastrakak garbitzeko jarduketak, ehiza jarduera beste erabilera batzuekin bateragarri egiteko xedea dutenak.
Sastrakak garbitzeari dagokionez, gehienez ere bi hektarea lagunduko dira diruz sail bakoitzeko, eta azalera hori behar bezala definituko da deskripzio memorian.
Jarduketa horiek sute arriskuaren denboralditik kanpo eginen dira, eta geldialdi begetatiboan, landareak heze ez daudenean.
Oro har, ez dira apiriletik abuztura bitartean eginen, ugaltzeko eta habiak egiteko garaia baita. Beste muga batzuk ere ezartzen ahalko dira, kontuan hartuta jarduketa nola garatzen den eta zer arrisku egon daitezkeen faunarentzat eta, bereziki, espezie sentikorrentzat.
Bi metrotik gorako zuhaitz eta sastraken osotasuna zainduko da, eta zuhaixka espezieak babestuko dira (iparraldeko nahiz hegoaldeko elorri zuriak, ipuruak, arkakaratsak eta abar), salbu eta berariazko baimena ematen bada horiek mozteko, dirulaguntza emateko ebazpenean.
E) Zuhaitzak eta/edo zuhaixkak landatzea multzoka, lerroan edo han-hemenka.
Jarduketa hauen gastuak izanen dira dirulaguntzaren xede:
E.1) Fauna espezieentzat interesgarriak diren idoietan landaretza sortu edo hobetzea, tamaina txikiko zuhaixka espezieekin.
E.2) 1 ha arteko zuhaiztiak sortzea.
E.3) Zuhaitz edo zuhaixka landaketa linealak, baita heskaiak ere.
E.4) Zuhaitzak edo zuhaixkak sail zabaletan landatzea; mota horretako sailak izanen dira 5 metro koadroko azalera edo handiagoa dutenak edukiera estaliko zatiki txikia duten eremuetan.
E.5) Aurreko deialdietan egindako landaketak mantentzea.
Aurreko jarduketen barruan, gastu hauek izanen dira diruz lagungarriak:
–Lurra prestatzeko lanak, landarearen eta landatzearen kostuak.
–Egindako landaketak babesteko sistemen kostu materiala eta ezarpena.
Baldintza tekniko hauek bete beharko dira beti:
–Lehendik dagoen landaretza errespetatuko da.
–Espezie autoktonoak eta tokian tokira egokituak erabiliko dira bakarrik.
F) Fauna espezieendako idoiak eta idoien itxiturak.
Jarduketa hauen gastuak izanen dira dirulaguntzaren xede:
F.1) Ehiza fauna espezieentzat interesa duten idoiak sortzea.
Diruz lagungarriak izanen dira idoi txikiak egiteko materialen gastuak eta eraikuntza gastuak. Idoi txikitzat hartuko dira 100 m³ baino bolumen txikiagoko edukiera dutenak eta 10 metroko diametroa gehienez, ez badira beste ezaugarri batzuk baimentzen, berariaz, laguntza emateko ebazpenean.
Agorraldian ere funtzionalak direla bermatzen duten tokietan jarriko dira, eta ez da onartuko sakanen hondoetan jartzea.
Diseinuak faunaren irteera ahalbidetu behar du, ez itotzeko.
F.2) Faunarentzat interesgarriak diren idoi txikiak hobetu, konpondu edo garbitzeko lanak. Ur ekosistemekin lotutako landare komunitatea ezponden zati batean mantendu beharko da, eta gutxienez perimetroaren %20koa izanen da.
F.3) Itxitura iragazkorrak sortzea basafaunako eta ehiza faunako espezieentzat. Diruz lagungarriak izanen dira materialaren kostua eta idoien inguruan itxiturak ezartzeko lanak.
Oro har, idoiak sortzeko edo hobetzeko ekintzetan 1,5 eta 2,5 metro arteko sakonera ezarri behar da. Ezpondek 4H/1V-ko gehieneko malda izan behar dute ertzetako tarteren batean, gutxienez. Zehaztapen horiek deskripzio memorian jaso behar dira, eta, bestelako ezaugarriak proposatuz gero, memoria horretan azaldu behar da arrazoia.
G) Dokumentazio teknikoa lantzea.
Diruz laguntzen ahalko dira dokumentazio teknikoa prestatzea eta, hala badagokio, obra zuzendaritza, betiere deialdi honetan habitata hobetzeko edo kalteak prebenitzeko jasotako ekintzaren bat diruz laguntzen bada.
Dokumentazioa formatu digital editagarrietan aurkeztu beharko da. Zehazki, honako hauek aurkeztuko dira: III. eranskineko laburpen fitxa, formatu digital editagarrian (.xls luzapena edo harekin bateragarria), eta kartografia georreferentziatua, ekintzak non eginen diren jasotzen duena, formatu digital editagarrian (.shp luzapena edo harekin bateragarria).
5. oinarria.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.
5.1. Ehizazainak kontratatzeko laguntzetarako, ehizazain bakoitzeko gehienez emanen den dirulaguntza aipatu aldiari dagokion soldata gordinaren %45 izanen da, 6.000 euroko gehieneko dirulaguntzarekin ehizazain bakoitzeko.
–Kontratua zerbitzuak ematekoa baldin bada, kontratuan zer zenbateko dagokion deialdian ezarritako aldiari, horren %45 lagunduko da diruz (BEZa kanpo), eta gehienez ere 6.000 euro emanen dira, kontrataturiko ehizazain bakoitzeko.
5.2. Habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko laguntzetarako, honako hau izanen da dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa:
–A modalitateko jarduketen eskaeretarako, hau da, laboreak babesteko hesi fisikoetarako (sare hesiak, hesi elektrikoak, babes hodiak), onartutako kostuaren %80.
–B modalitateko jarduketen eskaeretarako (lur zerrendak nekazaritzako lurzatietan) eta C modalitateko jarduketen eskabideetarako (faunarentzako ereintzak), onartutako kostuaren %80.
–D (sastrakak garbitzea), E (landaketak) eta F (idoiak) modalitateetako eskaeretarako, %75.
–G modalitateko jarduketagatik eskatutako laguntzaren kasuan, dirulaguntzaren zenbatekoa izanen da aurreko jarduketetan diruz laguntzen ahal diren ekintzak gauzatzeko aurrekontuaren %10ekoa; jarduketa horretarako, dirulaguntzaren zenbatekoa gutxienez 200 eurokoa eta gehienez 400 eurokoa izanen da.
Nolanahi ere, dirulaguntzak eman eta ordaintzeko, behar adinako kreditua izan beharko da aurrekontuetan, eta Administrazioak baliabide ekonomikoak izan beharko ditu eskabidearen gaineko ebazpen administratiboa emateko unean.
6. oinarria.–Eskaerak eta eskatzen den dokumentazioa aurkezteko epealdia eta modua.
6.1. Eskaerak aurkezteko epea.
Eskaerak 30 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, eta Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari zuzenduko zaizkio. Ezarritako epearen barruan aurkeztutako azken eskabidea bakarrik hartuko da kontuan.
6.2. Eskaerak aurkezteko modua.
Eskaerak elektronikoki izapidetuko dira. Atarian (https://www.navarra.es/eu/tramiteak) argitaratutako deialdiaren fitxara sartu beharko da. Hemendik ere sartzen ahalko da: https://www.navarra.es/eu/ingurumena/nafarroan-ehizatzea.
Halaber, frogagiriak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan aurkezten ahalko dira (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa) edo beste administrazio publiko batzuetako erregistroetan, baldin eta aipatutako erregistroarekin elkarreragingarriak badira.
Eskaeretan, gaitutako helbide elektroniko bakarra (GHEb) adierazi beharko da, bide hori erabiliko baita Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuaren eta erakunde eskatzaileen arteko komunikazio eta jakinarazpenetarako.
6.3. Eskatzen den dokumentazioa.
6.3.1. Ehizazainak kontratatzeko eskaeretarako:
–II. eranskina.–Eskabidea, datuak kontsultatzeko baimena eta erantzukizunpeko adierazpena dituena, behar bezala betea eta laguntza eskatzen duen elkarteko presidenteak sinatua.
–Erakunde eskatzaileak, laguntzak lehen aldiz jaso behar baditu edo horiek ordaintzeko kontua aldatu nahi badu, kontua erregistratu beharko du Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko "Banku kontuak jakinaraztea, Foru Administrazioaren ordainketak jasotzeko" fitxan: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/kontuen-eta-ordainketen-kontsulta.
–Indarrean dagoen kontratua, iraupena eta garatu beharreko eginkizunak zehazten dituena. Kontratuan zehaztu beharko dira deialdi honen 4.1 oinarrian adierazitako zereginak.
6.3.2. Habitatak hobetzeko eta kalteak prebenitzeko eskabideetarako, honako hauek aurkeztu beharko dira:
–II. eranskina.–Eskabidea, datuak kontsultatzeko baimena eta erantzukizunpeko adierazpena dituena, behar bezala betea eta laguntza eskatzen duen elkarteko presidenteak sinatua.
–II. eranskina.–Eskabidea, behar bezala betea eta laguntza eskatzen duen elkarteko presidenteak sinatua.
–Erakunde eskatzaileak, laguntzak lehen aldiz jaso behar baditu edo horiek ordaintzeko kontua aldatu nahi badu, kontua erregistratu beharko du Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko "Banku kontuak jakinaraztea, Foru Administrazioaren ordainketak jasotzeko" fitxan: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/kontuen-eta-ordainketen-kontsulta.
–III. eranskina.–"Ehiza espezieen habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko lanen laburpena" izeneko fitxa.
–Deskripzio memoria. Eduki hauek izanen ditu, gutxienez:
- A jarduketetarako (kalteak prebenitzea): deskribapen laburra, adierazita zer ehiza espeziek eragin duten kaltea eta zer labore kaltetu diren.
- B, C, D, E eta F jarduketetarako (ehiza espezieen habitata hobetzea): eskatutako ekintza bakoitzaren deskribapena, 4.2 oinarriarekin bat, aurreikusitako kronograma eta aurrekontua. Sastrakak garbitzeko, landaketak egiteko eta idoiak sortzeko edo hobetzeko ekintzetarako, gainera, kartografia aurkeztu beharko da, zehazteko non eginen diren eskatutako jarduketa edo jarduketak.
–B eta C modalitateetako jarduketetarako, ekintza zein lurzatitan gauzatuko den, haren jabearen edo errentariaren berariazko baimena aurkeztu beharko da, deialdiaren oinarriekin bat datorrela adierazteko (VI. eranskinaren araberako eredua).
Titulartasun publikoko lurzatien kasuan, esleipen agiriaren kopia aurkeztu beharko da, hala badagokio.
–D, E eta F modalitateetako jarduketetarako, zer lurzatitan gauzatuko den ekintza, haren jabearen edo errentariaren berariazko baimena aurkeztu beharko da, deialdiaren oinarriekin bat datorrela adierazteko (VI. eranskinaren araberako eredua).
Eskabidea eta harekin batera aurkeztutako dokumentazioa jaso ondoan, egiaztatuko da oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen diren edo ez.
Bete ezean, gehienez 10 eguneko epean zuzentzeko eskatuko zaio eskatzaileari, eta ohartaraziko zaio ezen, zuzendu ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela. Ebazpen hori jakinarazpen elektroniko bidez jakinaraziko zaio, eta gaitutako helbide elektroniko bakarrean (GHEb) kontsultatzen ahalko da.
7. oinarria.–Dirulaguntza emateko balorazio irizpideak.
Norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen dira laguntza hauek.
7.1. Balorazio irizpideak, ehizazainak kontratatzeko dirulaguntzei aplikatzekoak:
Eskaerak ordenan jarriko dira, balorazio irizpide hauek aplikatuz emandako puntuen arabera:
ATALA | KONTZEPTUA | PUNTUAZIOA |
1 | Ehiza barrutiaren azalera osoa edo haren zati bat kalteak prebenitzeko plan batean sartuta egotea. | 25 |
2 | Ehiza barrutiak salbuespeneko baimenak eta/edo erantzukizunpeko adierazpenak tramitatu izana ehiza espezieek eragindako kalteengatik. | 15 |
Eskaera batzuek puntuazio bera badute, lehentasun ordenan aintzat hartuko da kalteen prebentziorako planean zeinek duen azalerarik handiena. Puntuazio bera duten ehiza barrutiek ez badute kalteen prebentziorako planik, aplikatuko den irizpidea izanen da zein barrutik duen azalerarik handiena.
7.2. Ehiza espezieen habitatak hobetzeko eta kalteak prebenitzeko neurriei aplikagarri zaizkien lehentasun irizpideak:
Eskaerak ordenan jarriko dira, balorazio irizpide hauek aplikatuz emandako puntuen arabera:
ATALA | KONTZEPTUA | PUNTUAZIOA |
1 | Jarduketetarako eskaerak: A | 30 |
2 | Jarduketetarako eskaerak: B | 30 |
3 | Jarduketetarako eskaerak: C | 30 |
4 | Jarduketetarako eskaerak: D | 20 |
5 | Jarduketetarako eskaerak: E | 15 |
6 | Jarduketetarako eskaerak: F | 15 |
7 | Tramitatutako eskaera, honako hauek erantsita: III. eranskineko laburpen fitxa, formatu digital editagarrian (.xls luzapena edo harekin bateragarria), eta kartografia georreferentziatua, lanak non eginen diren zehazten duena, formatu digital editagarrian (.shp luzapena edo harekin bateragarria). | 10 |
Eskaera batzuek puntuazio bera baldin badute, jarduketetan onetsitako aurrekontu handienaren irizpidea aplikatuko da, modalitateen lehentasun ordena honi jarraikiz: A; B; C; D; E eta F.
8. oinarria.–Instrukzio organoa.
Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzak eman eta ordaintzeko prozeduren instrukzioa.
9. oinarria.–Dirulaguntza emateko prozeduraren instrukzioa.
9.1. Instrukzio organoak bere kabuz ebaluatuko ditu eskaerak, oinarri arautzaileetan ezarritako irizpideak, balorazio bideak eta lehentasunak aintzat harturik; hori guztia, norgehiagokako prozedurari jarraikiz. Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuko langileek landa bisitak eginen dituzte, bai eta beharrezkotzat jotzen dituzten jarduketak ere, erabakitzeko ea eskatutako inbertsioak egokiak diren.
Aurkeztutako eskaerei dagokienez, instrukzio organoak proposatuko du dirulaguntza ematea edo, hala badagokio, ukatzea. Ematean ekintzak gauzatzeko baldintza espezifikoak jasotzen ahalko dira. Ikuspuntu teknikotik egokiak ez direnak eta deialdi honen oinarrietan ezarritakora egokitzen ez direnak ukatuko dira.
9.2. Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuak, espedienteak ikusita eta aurrekontuan dagoen zenbatekoaren arabera, ebazpena emateko proposamen txostena eginen du, Ehiza Kudeaketarako Atalaren bitartez, eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari igorriko dio. Ebazpen proposamen horren bidez, laguntza emateko espedientean jaso beharko da onuradunak betetzen dituela laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak.
9.3. Baldin eta ehizazainak kontratatzeko proposaturiko laguntzen guztizko zenbatekoa ez bada aurrekontuko partidan dagoen zenbatekoa adinakoa, laguntzen zenbatekoa %50 handitzen ahalko da, eta 6.500 euro emanen dira gehienez ehizazain bakoitzeko.
9.4. Baldin eta kalteak prebenitzeko eta ehiza habitata hobetzeko proposaturiko laguntzen guztizko zenbatekoa ez bada aurrekontuko partidan dagoen zenbatekoa adinakoa, laguntzen zenbatekoa handitzen ahalko da, lehentasun ordena honi jarraikiz: %85eraino, A jarduketen kasuan, eta %80raino, berriz, D, E eta F jarduketen kasuan.
9.5. Aurrekontuan diru aski ez egoteagatik instrukzio organoak proposatzen badu eskatutako laguntza baino zenbateko txikiagoa ematea, onuradunari eskatzen ahalko zaio eskaera birformulatzeko, gauzatu beharreko jarduketak zenbateko horretara egokitzeko.
Birformulatutako eskaerak instrukzio organoaren adostasuna lortu ondoan, eskabide hori, egindako jarduera guztiekin batera, organo eskudunari igorriko zaio, ebazpena eman dezan.
Nolanahi ere, eskaerak berregiten direnean, dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburua errespetatu beharko dira, bai eta eskabide edo eskaerak direla-eta ezarritako balorazio irizpideak ere.
10. oinarria.–Dirulaguntza emateko ebazpena.
Ebazpen proposamena ikusirik, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntzak emateari buruzko ebazpena emanen du.
Ebazpena arrazoitua izanen da, eta haren oinarriak frogaturik egonen dira beti. Halaber, eskatzaile bakoitzaren ingurumen, baso eta ehiza baimenari dagozkion alderdiak jasoko ditu.
Ebazpenean, dirulaguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda jasoko da, eta adieraziko da zer puntuazio eman zaion eskatzaile bakoitzari, 8. oinarrian ezarritako balorazio irizpideen arabera. Halaber, berariaz adieraziko da gainerako eskabideak ezetsi direla, halakorik bada, eta zergatik ezetsi diren.
Eskaerak aurkezteko azken egunetik hiru hilabeteko epean jakinaraziko da ebazpena, eta honako hauek jasoko ditu: emandako dirulaguntzaren zenbatekoa justifikatzeko nahikoa den informazioa, eta onuradunak bete behar dituen baldintzak eta konpromisoak.
Laguntzak emateko ebazpena baliabide elektronikoen bidez jakinaraziko da, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean ezarri bezala.
Dirulaguntzaren prozedura ebazteko ezarritako epea iragandakoan ez bada berariazko ebazpenik eman, ulertuko da eskaera ezetsi egin dela.
Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka interesdunek, administrazio publikoak ez badira, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko titularrari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.
11. oinarria.–Ekintzak aldatzea.
Onuradunak beharrezkotzat jotzen badu emandako ekintzaren batean aldaketak egitea, betiere justifikatuta badaude eta aldaketa horrek ez badu 7. oinarrian lortutako puntuazioa aldatzen, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari jakinarazi beharko dio, ekintza aldatu baino 15 egun lehenago, gutxienez.
Kasu horretan, eskatutako zuzenketak jasotzen dituen III. eranskina aurkeztu beharko da, proposatutako aldaketak justifikatzen dituen memoria labur batekin batera.
Memoria hori deialdi honen 6.2 oinarrian xedaturikoarekin bat prestatuko da.
Hamar eguneko epean, Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuak onuradunari jakinaraziko dio aldaketa hori onartzen duen ala ez. Epe hori igarota jakinarazpenik ez badago, ezetsitzat joko da.
Nolanahi ere, ez da aldaketarik onartuko, baldin eta emandako zenbatekoa handitzen bada.
12. oinarria.–Egindako gastu eta ordainketen justifikazioa.
Gastuen eta ordainketen frogagiriak entregatzeko azken eguna 2025eko urriaren 10a izanen da, egun hori barne.
Ahal dela, dokumentazioa PDF formatuan aurkeztuko da, eta JPG fitxategiak saihestuko dira.
Dokumentazioa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan aurkeztu behar da (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa) edo beste administrazio publiko batzuetako erregistroetan, baldin eta aipatutako erregistroarekin elkarreragingarriak badira, eta Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari zuzendu behar zaio.
Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
12.1. Ehizazainak kontratatzeko:
a) Lan araubideko kontratazioen kasuan:
–2024ko azaroaren 1etik 2025eko irailaren 30era arte emandako nominen kopia.
b) Zerbitzuak emateko kontratazioen kasuan:
–Gastuen fakturak, 2024ko azaroaren 1etik 2025eko irailaren 30era bitartekoak, hornitzailearen eta ehiztarien tokiko elkartearen datu fiskalak adierazita.
–Bankuko ordainagiriak. Zenbatekoak bat etorri beharko du dagokion fakturarekin.
Agiriak jatorrizkoak edo kopiak izaten ahalko dira.
12.2. Habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko:
–IV. eranskina.–A motako jarduketetarako (kalteak prebenitzea): kasuan kasuko laukiak beteko dira babes materialaren xedeko lurzatien zerrendarekin, babesaren xedeko laborea adierazita, eta materialen hartzaileen sinadura jaso beharko da, hesi elektrikoen kasuan izan ezik.
–Egindako gastuen fakturak, hornitzailearen eta ehiztarien tokiko elkartearen datu fiskalak adierazita, edo, hala badagokio, kontratua.
–Bankuko ordainagiriak. Zenbatekoak bat etorri beharko du dagokion faktura edo kontratuarekin.
600 eurotik beherako zenbatekoa duten fakturetarako, eskudirutan ordaintzea onartuko da, baldin eta behar bezala frogatzen bada.
–V. eranskina.–Egindako lanen fakturen eta gastuen zerrenda.
13. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.
Instrukzio organoak behar diren kontrolak eginen ditu, egiaztatzeko betetzen direla deialdi honen oinarriak. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak joko du Foru Administrazioan edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialetara edo eskura dauden bestelako informazio iturrietara, betiere laguntza eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera. Kontrol horietan in situ bisitak egiten ahalko dira, ekintzak behar bezala gauzatzen direla egiaztatzeko.
Instrukzio organoak egindako egiaztapenetan ondorioztatzen bada beheranzko desbideratzeak daudela erakunde onuradunak aurkeztutako eskaerarekin alderatuta, ordainketa aipatu egiaztapenei egokituko zaie.
Ez da onartuko hasiera batean baimendutako aurrekontuari gehikuntzak egitea.
Egiaztagiriak azterturik, Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuak ordaintzeko ebazpenaren proposamena igorriko dio Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari, eta, horrekin batera, txosten bat, erakunde onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea sortzen duten betebeharrak bete dituztela frogatzen duena.
Ordainketa bakarrean pagatuko da dirulaguntza.
14. oinarria.–Erakunde onuradunen betebeharrak, murrizketak eta ordainketa ez gauzatzeko arrazoiak.
Dirulaguntzaren onuradunek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako eginbeharrak bete beharko dituzte.
Bestelako dirulaguntzak edo laguntzak jasoz gero diruz lagundutako jarduketak finantzatzeko, horren berri eman beharko zaio organo emaileari.
Dirulaguntza emateko ebazpenean, oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, diru hori itzuli beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.
Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa doitzen ahalko da proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.
Dirulaguntza emanen dela jakinarazi eta hilabeteko epean, dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztuko da, laguntzen fitxan eskura dagoen ereduaren arabera (VII. eranskina). Adierazpen hori beti aurkeztu behar da, gardentasun betebeharra izan (Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluko baldintzak betetzeagatik) edo ez izan (kasu horretan, inguruabar hori jasoko da adierazpenean).
15. oinarria.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna/bateraezintasuna.
Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira beste dirulaguntza batzuekin, izan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emanak, beste administrazio publiko batzuek emanak, beste erakunde publiko edo pribatuek emanak nahiz partikularrek emanak, Espainiakoek nahiz nazioartekoek.
Kasu horretan, jarduera bererako emandako dirulaguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu onuradunak egin beharreko jardueraren kostua. Aurreko paragrafoan ezarritako ondorioetarako, baldin onuradunak helburu horrexetarako beste dirulaguntzaren bat jasotzen badu, Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari jakinarazi beharko dio, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluaren d) apartatuan xedaturikoari jarraikiz.
Ezin izanen dira diruz lagundu, lurzati beretan eta kontzeptu berberengatik, "Estepako hegaztiendako lugorriak" eta "Ardiak larratzea estepako zereal agrosistemetan" izeneko deialdietako laguntzak jasotzen dituzten jarduketak.
Ez dira diruz lagunduko toki jakin batzuetako jarduketak, kontzeptu berberengatik (zehazki, babes hodiak), baldin eta nekazariek hartutako konpromisoen parte badira "Mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko laguntzetan", edo "Beste ekoizpen bide batzuk" jarduketaren barnean badaude (urriaren 11ko 857/2022 Errege Dekretuaren I. eranskina).
16. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publikotasuna.
Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak, Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (https://www.navarra.es/eu/hasiera), honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu kredituri egozten zaien, onuraduna, emandako diru kopurua eta dirulaguntzaren helburua.
Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15.2 artikuluari jarraikiz, onuradunek, publizitate egokiaren bidez, aditzera eman behar dute dirulaguntzaren xede diren programek, jarduerek, inbertsioek eta edozein motatako ekintzek finantzaketa publikoa dutela.
II. ETA III. ERANSKINAK.–ESKABIDE EREDUAK ETA LABURPEN FITXA
II. ERANSKINA.–NAFARROAKO EHIZTARIEN TOKIKO ELKARTEENTZAKO LAGUNTZA ESKABIDEA. 2024-2025
Erakunde eskatzailearen datuak:
Izena: | ||||
Tokiko ehiza barrutia: | Ehiza barrutiaren matrikula: NA - | |||
Helbidea: | IFZ/IFK: | |||
Herria: | Posta kodea: | |||
Telefonoa: | Helb. elektronikoa: | |||
Banku kontua: ES –– ––-–– –– –– ––-–– –– –– ––-–– ––-–– –– –– –– –– –– –– –– –– –– | ||||
Elkarteko presidente/ordezkariaren datuak, GHEb-ren jakinarazpenetarako:
Izen-abizenak: | NANa: | |
Helbidea: Herria: | Posta kodea: | |
Telefonoa: | Helb. elektronikoa: | |
Ingurumeneko zuzendari nagusiak deialdi hau onesteko emandako ebazpenari dagokionez, eskatzaileak ADIERAZTEN DU eskatzen diren baldintzak betetzen dituela eta deialdi horren oinarriak onartzen dituela; hortaz, eskabide honekin batera aurkezten diren eranskinari eta memoriari jarraituz, jakinarazten du zer jarduketa eginen diren ehiza barruti horretan, edo zer jarduketa eginen duen irabazi asmorik gabeko erakundeak, ikuskatu eta egiaztatu ditzaten. Jarduerok diruz laguntzen ahal dira deialdi horren oinarrietan ezartzen den bezala.
Eskatutako laguntza lerroa(k) (markatu x batez dagokiona eta, hala behar den tokian, bete informazioa):
Ehizazainak kontratatzea | Ehizazain kopurua | ||
Eskatutako zenbatekoa ehizazain bakoitzeko(1) | |||
Dedikazioaren ehunekoa(2) | |||
Ehiza habitata hobetzea eta kalteak prebenitzea | Eskatutako jarduketak(3) | ||
(1) Zehaztuko da soldata gordinaren edo osoaren zenbatekoa, BEZik gabe, diruz lagunduko den aldian zerbitzuak emateko kontratuari dagokiona, deialdiaren 4.1 oinarriarekin bat. (2) Ehizazainak 4.1 oinarrian zehaztutako zereginez gain beste batzuk baditu, zehaztu zer ehuneko dagokien ehizako zereginei. Dedikazio esklusiboaren kasuan, adierazi 100. (3) Adierazi kodeak, deialdiaren 4.2 oinarriaren arabera. | |||
Horrenbestez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren dirulaguntza ESKATZEN DU.
Eskatzaileak ADIERAZTEN DU:
–Ez dagoela laguntzen onuradun izateko ezarritako debeku egoeretan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
–Egunean dituela tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
–Betetzen dituela deialdiaren 15. oinarrian ezarritako baldintzak.
–Beste dirulaguntza bat jasotzen ari dela jarduera bererako (adierazi X batekin egokia dena):
¨ EZ
¨ BAI Beste laguntza bat eskatu bada, zehaztu:
–Eskatutako zenbatekoa: ...................................................
–Laguntza ematen duen erakundea: ................................................................
–Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan onuradun izateko adierazita dauden debekuetako bat ere ez duela.
–Ez duela ehizan aritzeko zehapen irmorik edo ingurumen arloko beste arau hauste batzuen ondoriozko zehapen irmorik, 3. oinarriko 3.4 apartatuan ezarritakoaren arabera.
–Ekintzak kokatzen diren lurren jabearen baimena duela.
–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari baimena ematen diola Ekonomia eta Ogasun Departamentuan eta Gizarte Segurantzan dauden datuak ikusteko, horrela egiazta dezan egunean dituela zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.
–Eskabidea honek biltzen dituen datu guztiak egiazkoak direla.
–Baimena ematen duela eskabidean agertzen diren datu pertsonalak fitxategi automatikoetan sartzeko, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz erabiltzeko.
....................................(e)n, 20.......(e)ko .........................................aren .......(e)(a)n.
(Eskatzailearen sinadura)
DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA |
DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA Identitatea: Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua Helbidea: González Tablas kalea 9, 31005 Iruña Helbide elektronikoa: gestinfo@navarra.es Datuen babeseko ordezkaria: Helbide elektronikoa: dpd@navarra.es |
DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN HELBURUA Datu pertsonalak tratatuko dira, datu horiekin lotutako laguntzen espedienteak kudeatzeko. Datu pertsonalak prozedura izapidetzeko eta ebazteko behar den denboran gordeko dira. |
DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN LEGITIMAZIOA Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1.a) artikulua: interesduna ados da bere datu pertsonalak tratatzeko berariazko helburu baterako edo gehiagotarako. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. |
DATUEN NAZIOARTEKO LAGAPEN EDO TRANSFERENTZIEN HARTZAILEAK Datu pertsonalak ez dira lagako eta ez dira transferituko, lege betebeharra egon ezean. |
INTERESDUNEN ESKUBIDEAK Interesdunak eskubidea du datu pertsonaletan sartzeko, haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko. Horretarako, idatzizko eskabidea igorri behar dio Departamentuko Informazioa Kudeatzeko Atalari, goian adierazitako helbidera edo gestinfo@navarra.es helbide elektronikora, eta bere NANaren edo identifikazio agiri baliokidearen kopia erantsi beharko du. Halaber, interesdunek Datuak Babesteko Espainiako Bulegora jo dezakete erreklamazio bat aurkezteko, uste badute ez zaiola behar bezala erantzun beren eskabideari. |
DATUEN JATORRIA, INTERESDUNAK BERAK EMAN EZ DITUENEAN Eskabiderako beharrezkoa bada, administrazio publikoaren eskuan dagoen informazioa egiaztatuko da. |
INFORMAZIO OSAGARRIA Honako web orri honen bidez: www.gobiernoabierto.navarra.es/eu |
III. ERANSKINA.–EHIZA ESPEZIEEN HABITATA HOBETZEKO ETA KALTEAK PREBENITZEKO JARDUKETEN LABURPEN FITXA. 2024. URTEA.
2024-2025
ESKATZAILEA: | IFZ/IFK: |
EKINTZA | JARDUKETA | UDALERRIA | POLIGONOA | LURZATIA | ESPARRUA | ZENBATEKOA | LABORE MOTA | PREZIOA BEZIK GABE |
GUZTIRA |
(Bete, hurrengo orrialdeko jarraibideen arabera)
Eskatzaile/ordezkariaren sinadura
....................................(e)n, 20.......(e)ko .........................................aren .......(e)(a)n.
NANa, abizenak eta izena: ...................................................................................................................
(*) Elkarteko presidenteak hautatutako ordezkariak sinatzen badu, ordezkaritza hori egiaztatu beharko da.
JARRAIBIDEAK:
Dirulaguntzaren xede diren ekintzen eta jarduketen xehetasuna, laburpen fitxa betetzeko orduan zaindu beharrekoa. Jarduketa bakoitzerako neurri unitateak adierazten dira. Unitate horiek hartuko dira kontuan dirulaguntza ematean eta lanak egiaztatzean. Ez dira bestelako unitateak aintzat hartuko, ez dirulaguntza ematerakoan, ezta ordaintzean ere.
EKINTZA | JARDUKETA | UNITATEAK |
A) Laboreak babesteko hesi fisikoak | A.1) Laboreak babesteko sare hesiak | m |
A.2) Babes hodiak edo antzeko beste sistema batzuk | Unit. | |
A.3.) Hesi elektrikoak | Unit. | |
B) Landare estalkia mantentzea laboreetan | B.1) Uztatu gabeko lur zerrendak edo lurzatiak | ha |
B.2) Landu gabeko lur zerrendak edo lurzatiak | ha | |
B.3) Zurezko laboreen azpian belar estalkia mantentzeko lanak | ha | |
C) Faunarentzako ereintzak | C.1) Lurra prestatzeko lanak, ereintza eta hazien kostua | ha |
C.2) Lurzatiak alokatu edo errentatzeagatiko kostuak | ha | |
D) Sastraka garbiketak | D) Garbiketaren kostua sailetan (eskuz eginak edo mekanizatuak) | ha |
E) Zuhaitzak barreiaturik landatzea | E.1) Idoien ertzetan landaretza sortu edo hobetzea | Unit. |
E.2) 1 ha arteko zuhaiztiak sortzea | ha | |
E.3) Zuhaitz edo zuhaixka landaketa linealak, baita heskaiak ere | Unit. | |
E.4) Zuhaitzak edo zuhaixkak han-hemenka landatzea, 5 x 5 m-ko edo gehiagoko landaketa markoetan | Unit. | |
E.5) Lehenagoko landaketak mantentzea | Unit. | |
F) Idoiak | F.1) Ehiza faunarentzat interesa duten idoiak sortzea | Unit. |
F.2) Faunarentzat interesgarriak diren idoi txikiak hobetu, konpondu edo garbitzeko lanak | Unit. | |
F.3) Itxitura iragazkorrak sortzea basafaunako eta ehiza faunako espezieentzat | m | |
G) Dokumentazio teknikoa prestatzea | G.1) Dokumentazio teknikoa prestatzea |
IV. ETA V. ERANSKINAK.–EGINDAKO EKINTZEN, GASTUEN ETA EGINDAKO ORDAINKETEN ZERRENDA
IV. ERANSKINA.–EHIZA ESPEZIEEN HABITATA HOBETZEKO ETA KALTEAK PREBENITZEKO EGINDAKO EKINTZEN ZERRENDA
2024-2025
ESKATZAILEA: | IFZ/IFK: |
EKINTZA | JARDUKETA | UDALERRIA | POLIGONOA | LURZATIA | ESPARRUA | KOPURUA (*) | NEKAZARIAREN IZENA ETA NANa (**) | DATA ETA NEKAZARIAREN SINADURA (**) | LABORE MOTA | PREZIOA BEZIK GABE | FAKTURA ZK. (***) |
GUZTIRA | |||||||||||
(*) III. eranskineko unitate beretan adieraziko da kopurua, eranskin horretako jarraibideen arabera. (**) Ekintzen araberako jarduketetarako bakarrik bete beharreko zutabeak: A (kalteen prebentzioa), hesi elektrikoetarako izan ezik. (***) Faktura zenbakia: eremu horretan, eranskineko jarduketari egotzitako gastua justifikatzeko aurkezten diren fakturen zenbakiak idatzi behar dira (faktura bakoitzaren zenbakia, hornitzaileak emana). | |||||||||||
Ehiza espezieen habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko onetsitako deialdiaren oinarrien arabera, dirulaguntza eskatzen dut, hasierako eskabidearen xede diren jarduketak gauzatu baititut.
Eskatzaile/ordezkariaren sinadura
....................................(e)n, 20.......(e)ko .........................................aren ........(e)(a)n.
NANa, abizenak eta izena: ...................................................................................................................
DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA |
DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA Identitatea: Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua Helbidea: González Tablas kalea 9, 31005 Iruña Helbide elektronikoa: gestinfo@navarra.es Datuen babeseko ordezkaria: Helbide elektronikoa: dpd@navarra.es |
DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN HELBURUA Datu pertsonalak tratatuko dira, datu horiekin lotutako laguntzen espedienteak kudeatzeko. Datu pertsonalak prozedura izapidetzeko eta ebazteko behar den denboran gordeko dira. |
DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN LEGITIMAZIOA Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1.a) artikulua: interesduna ados da bere datu pertsonalak tratatzeko berariazko helburu baterako edo gehiagotarako. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. |
DATUEN NAZIOARTEKO LAGAPEN EDO TRANSFERENTZIEN HARTZAILEAK Datu pertsonalak ez dira lagako eta ez dira transferituko, lege betebeharra egon ezean. |
INTERESDUNEN ESKUBIDEAK Interesdunak eskubidea du datu pertsonaletan sartzeko, haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko. Horretarako, idatzizko eskabidea igorri behar dio Departamentuko Informazioa Kudeatzeko Atalari, goian adierazitako helbidera edo gestinfo@navarra.es helbide elektronikora, eta bere NANaren edo identifikazio agiri baliokidearen kopia erantsi beharko du. Halaber, interesdunek Datuak Babesteko Espainiako Bulegora jo dezakete erreklamazio bat aurkezteko, uste badute ez zaiola behar bezala erantzun beren eskabideari. |
DATUEN JATORRIA, INTERESDUNAK BERAK EMAN EZ DITUENEAN Eskabiderako beharrezkoa bada, administrazio publikoaren eskuan dagoen informazioa egiaztatuko da. |
INFORMAZIO OSAGARRIA Honako web orri honen bidez: www.gobiernoabierto.navarra.es/eu |
V. ERANSKINA.–EHIZA ESPEZIEEN HABITATA HOBETZEKO ETA KALTEAK PREBENITZEKO EGINDAKO JARDUKETEN FAKTUREN ETA GASTUEN ZERRENDA. 2024-2025
ESKATZAILEA: | IFZ/IFK: |
FAKTURA ZK. | HORNITZAILEA | DATA | ZENBATEKOA (BEZik GABE) | BANKU |
GUZTIRA | ||||
(*) Fakturari dagokion banku egiaztagiria eransten den edo eskurako ordainketa egiaztatzen den adieraziko da. | ||||
Eskatzaile/ordezkariaren sinadura
....................................(e)n, 20.......(e)ko .........................................aren ........(e)(a)n.
Nortasun Agiri Nazionala, abizenak eta izena: ......................................................................................
VI. ERANSKINA.–EHIZA ESPEZIEEN HABITATA HOBETZEKO ETA KALTEAK PREBENITZEKO AURREIKUSITAKO EKINTZAK EGITEKO BAIMEN EREDUA.
2024-2025
Neuk, ........................................................................................................................................... jaun/andreak, beherago adierazitako lurzatien titular/maizter moduan, baimena ematen diot ...............................................................................................................................ri (elkarte eskatzailea) ekintza hauek gauzatzeko (deialdi honen oinarrien arabera):
EKINTZA | UDALERRIA | POLIGONOA | LURZATIA |
Aditzera ematen da, deialdi honen 6.3.2 oinarrian ezarritakoaren ondorioetarako.
....................................(e)n, 20.......(e)ko .........................................aren .......(e)(a)n.
Sinatua,
Izena: ...................................................................................................................
DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA |
DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA Identitatea: Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua Helbidea: González Tablas kalea 9, 31005 Iruña Helbide elektronikoa: gestinfo@navarra.es Datuen babeseko ordezkaria: Helbide elektronikoa: dpd@navarra.es |
DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN HELBURUA Datu pertsonalak tratatuko dira, datu horiekin lotutako laguntzen espedienteak kudeatzeko. Datu pertsonalak prozedura izapidetzeko eta ebazteko behar den denboran gordeko dira. |
DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN LEGITIMAZIOA Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1.a) artikulua: interesduna ados da bere datu pertsonalak tratatzeko berariazko helburu baterako edo gehiagotarako. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. |
DATUEN NAZIOARTEKO LAGAPEN EDO TRANSFERENTZIEN HARTZAILEAK Datu pertsonalak ez dira lagako eta ez dira transferituko, lege betebeharra egon ezean. |
INTERESDUNEN ESKUBIDEAK Interesdunak eskubidea du datu pertsonaletan sartzeko, haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko. Horretarako, idatzizko eskabidea igorri behar dio Departamentuko Informazioa Kudeatzeko Atalari, goian adierazitako helbidera edo gestinfo@navarra.es helbide elektronikora, eta bere NANaren edo identifikazio agiri baliokidearen kopia erantsi beharko du. Halaber, interesdunek Datuak Babesteko Espainiako Bulegora jo dezakete erreklamazio bat aurkezteko, uste badute ez zaiola behar bezala erantzun beren eskabideari. |
DATUEN JATORRIA, INTERESDUNAK BERAK EMAN EZ DITUENEAN Eskabiderako beharrezkoa bada, administrazio publikoaren eskuan dagoen informazioa egiaztatuko da. |
INFORMAZIO OSAGARRIA Honako web orri honen bidez: www.gobiernoabierto.navarra.es/eu |
VII. ERANSKINA.–GARDENTASUN BETEBEHARRARI BURUZKO ADIERAZPEN EREDUA
Izen-abizenak: ....................................................................................... NAN/IFZ: .................................
...................................................................................(r)en izenean, IFKa: ........................................
Helbidea: ...........................................................................................................................................
Adierazpen hau egiten dut, dirulaguntza honen onuradun naizen aldetik:
...........................................................................................................................................................
Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legeak (187. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2013ko irailaren 27koa) Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen ditu.
Aipatutako lege horren 3.c) artikuluan ezarritakoaren arabera, erakunde pribatuek gardentasun betebeharrak izanen dituzte gutxienez ere bi inguruabar hauetakoren bat gertatzen denean:
a) 20.000 euro baino gehiagoko laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea urtebetean.
b) Erakundeak jasotako laguntzen edo dirulaguntzen kopurua haren urteko diru sarreren %20 edo handiagoa bada, betiere 5.000tik gorakoak badira.
Aipatutako foru legearen 3. eta 12.4. artikuluetan xedatutakoari jarraituz,
ADIERAZTEN DUT:
–Ez dudala gardentasun betebeharrik (maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluan aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako).
–..........................................................k (adierazi organo emailea) emandako .................................................................................................................. (izena) dirulaguntza dela eta, informazioa aurkeztu dudala; beraz, ez da errepikatu beharrik, emandako datuak aldatu ez direlako.
–Gardentasun betebeharra dudala eta, horrenbestez, aipatu maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 12. artikuluan ezarritako informazioa ematen dut adierazpen honen eranskinean, eta erakundearen urteko azken kontuen kopia eransten dut.
....................................(e)n, 20.......(e)ko .........................................aren ........(e)(a)n.
Sinadura: ..........................................................................
Kargua: .............................................................................
GARDENTASUN BETEBEHARRARI BURUZKO ADIERAZPENA
Dirulaguntza: ......................................................................................................................................
Erakunde onuraduna: IFKa: .................................
Osatu taula informazio honekin (5/2018 Foru Legearen 12. artikulua):
a) Erakundearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen konposizioa.
b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda. Kargudun bakoitzaren dedikazio araubidea.
c) Erakundeak kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako konpentsazio ekonomikoak, kontzeptuen arabera banakatuak, eta urteko kontuak, jendaurrean erakutsi ahal izateko.
ORGANOA | KARGUA | DEDIKAZIO | ORDAINSARIA (EUROAK) | ORDAINSARIAREN KONTZEPTUA |
....................................(e)n, 20.......(e)ko .........................................aren ........(e)(a)n.
Izen-abizenak: .............................................................. Nortasun Agiri Nazionala: .................................
Kargua: ......................................................................................
Aitortzailearentzako argibide jakingarriak:
1. Adierazpen hau eta kasuan-kasuan eransten den informazioa telematika bidez aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoaren bitartez, dirulaguntza kudeatzen duen administrazio unitateari zuzendurik.
2. Adierazpen hau hilabeteko epean igorri beharko da, dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazten denetik. Betebehar hori bete ezean, ez da ordainduko onetsitako dirulaguntza.
3. Erakunde onuradunak ematen duen informazioa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Gobernu Irekiaren Atariko webgunean argitaratuko da. Informazio hori urtebetez egonen da ikusgai, argitaratzen denetik. Epe hori iraganik, hura argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, erakunde onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du.
Iragarkiaren kodea: F2418371
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
