2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Sakanako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2025eko urtarrilaren 16an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Mankomunitatearen 2025eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten herritarrek edo interesdunek, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).
Lakuntzan, 2025eko urtarrilaren 17an.–Mankomunitateko burua, Aitor Larraza Carrera.
Iragarkiaren kodea: L2500663