22. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2024ko azaroaren 11n egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, legean xedatu bezala, eta ez da alegaziorik aurkeztu. Hala, behin betiko onetsirik gelditu da, eta horren berri ematen zaio batzarrari.

Agintzen da onetsitako aurrekontua argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, kapituluka laburturik, indarra izan dezan. Hori dena, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 982.452,16 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 132.354,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 0,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 30.200,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta bertze ustekabe batzuetarako funtsa: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 2.000,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.147.006,16 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 0,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 0,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 33.500,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.113.506,16 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 0,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak eta kapitaleko bestelako diru-sarrerak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.147.006,16 euro.

Azkoienen, 2025eko urtarrilaren 13an.–Mankomunitateko burua, Iñigo Bailos Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2500685