2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZUE
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Untzueko Udalak, 2024ko abenduaren 12an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko aurrekontua.
2024ko 259. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 23an, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean ez du inork alegaziorik aurkeztu.
Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da Untzueko Udalaren 2025eko aurrekontua, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean, laburturik eta kapituluka argitaratu ere. Hori dena, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta aipatutako legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluari.
Foru Komunitateko Administrazioari igorriko zaizkio aurrekontu orokorraren kopia eta horren dokumentazio osagarria, 15 eguneko epean, behin betiko onetsi ondotik.
Aurrekontuaren eta bertan egindako aldaketen espedientea jendearen eskura egonen da, jakinaren gainean egon dadin, hura behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.
Behin betiko onespenaren aurka, interesdunek, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 204.2 artikuluan adierazitakoarekin bat, eta artikulu bereko 3. puntuan ezarritako arrazoiak direla medio, errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko dute, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Jartzen bada aukerako berraztertzeko errekurtsoa edo gora jotzeko errekurtsoa, ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri harik eta hura berariaz ebatzi arte edo isiltasunaren bidezko ezespena gertatu arte. Hori guztia, ezertan ukatu gabe zure eskubidearen alde komenigarria iruditzen zaizun beste edozein errekurtso jar dezakezula.
Untzuen, 2025eko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Iker Etxeberria Otazu.
2025EKO AURREKONTUA
DIRU-SARRERAK:
KAPITULUA | IZENA | GUZTIRA (euroak) |
1 | ZUZENEKO ZERGAK | 151.065,00 |
2 | ZEHARKAKO ZERGAK | 10.000,00 |
3 | TASAK, PREZIO PUBLIKOAK ETA BESTELAKO DIRU-SARRERAK | 5.950,00 |
4 | TRANSFERENTZIA ARRUNTAK | 125.290,00 |
5 | ONDAREKO DIRU-SARRERAK ETA APROBETXAMENDUAK | 179.605,00 |
6 | INBERTSIO ERREALAK BESTERENTZEA | 11.497,49 |
7 | KAPITAL-TRANSFERENTZIAK ETA BESTE DIRU-SARRERA BATZUK | 369.383,25 |
8 | FINANTZA-AKTIBOAK | 0,00 |
9 | FINANTZA-PASIBOAK | 0,00 |
Diru-sarrerak, guztira | 852.790,74 |
GASTUAK:
KAPITULUA | IZENA | GUZTIRA (euroak) |
1 | LANGILERIA-GASTUAK | 38.010,00 |
2 | ONDASUN ARRUNTETAKO ETA ZERBITZUETAKO GASTUAK | 106.255,00 |
3 | FINANTZA-GASTUAK | 0,00 |
4 | TRANSFERENTZIA ARRUNTAK | 115.489,89 |
5 | KONTINGENTZIA ETA USTEKABEETARAKO FUNTSA | 0,00 |
6 | INBERTSIO ERREALAK | 568.683,60 |
7 | KAPITAL-TRANSFERENTZIAK | 24.352,25 |
8 | FINANTZA-AKTIBOAK | 0,00 |
9 | FINANTZA-PASIBOAK | 0,00 |
Gastuak, guztira | 852.790,74 |
Iragarkiaren kodea: L2500695