2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Ultzamako Udalak, 2024ko abenduaren 5eko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2025eko ekitaldiko aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea. Iragarkiak Udalaren iragarki-taulan argitaratu ziren eta 2024ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen zituzten erreklamazioak aurkez zitzaten argitaratu ondorengo 15 egun balioduneko epean. Epe horretan ez da espedientearen aurkako alegaziorik aurkeztu, ez eta jaso ere.
Epe hori iragan denez espedientearen aurkako alegaziorik aurkeztu eta jaso gabe, aplikatzekoa den araudiaren edukia ikusirik (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua eta harekin bat heldu direnak, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 272. artikuluak), espedientea behin betiko onetsitzat jotzen da eta argitara ematen da haren laburpena. Hona hemen:
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 516.204,89 euro.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 792.626,00 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 28.840,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 350.185,00 euro.
5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 0,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 281.100,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 35.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 2.003.955,89 euro.
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 643.581,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 51.139,22 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 84.500,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 870.393,67 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 237.142,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 117.200,00 euro.
8. kapitulua.–Finantza pasiboak: 0,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza aktiboak: 0,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 2.003.955,89 euro.
Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.
Larraintzarren (Ultzama), 2025eko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Martin M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2501145