22. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2025eko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2025eko urtarrilaren 16an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025. urteko aurrekontu orokor eta bakarra eta plantilla organikoa.

Espedienteak jendaurrean egonen dira Idazkaritzan, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek azter dezakete eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 235. artikuluak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Tafallan, 2025eko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2500676