22. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

2025eko aurrekontua betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

Sesmako Udalak, 2024ko abenduaren 11n egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025eko ekitaldiko aurrekontua betearazteko oinarriak.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 259. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 23an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onesten dira. Hori dena, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Aurrekontua betearazteko oinarri onetsiak interesdunen eskura daude Sesmako Udalaren idazkaritzaren bulegoetan eta egoitza elektronikoan, esteka honetan:

https://aytosesma.sedelectronica.es/preview-document.32

Sesman, 2025eko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2500690