22. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Plantilla organikoaren izen-zerrenda, Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoarena, 2025. urterako. Hasierako onespena

Aditzera ematen dugu: jendaurrean dago, Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren bulegoetan (Descalzos kalea 72, beheko solairua) 2025eko plantilla organikoaren izen-zerrenda, zeina onetsi baitzen Iruñeko Udaleko Haur Eskolak erakunde autonomoko lehendakariaren 2025eko urtarrilaren 13ko ebazpen baten bidez. Zerrenda horretan azaldu dira izen-deiturak, maila, gradua, lanpostua eta egoera administratiboa, bai funtzionarioei dagokienez, bai lan-kontratudun finkoei dagokienez eta kontratu mugagabe ez finkoa dutenei dagokienez.

Jendaurreko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, proposa daitezen akats materialen zuzenketak.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko urtarrilaren 13an.–Lehendakaria, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L2500645