22. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Elizagorriko Udalak, 2024ko abenduaren 27an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoa. Erabakia argitaratu zen 2024ko 259. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 23an.

Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2025eko plantilla organikoa.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

2025EKO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Lanpostua: idazkaria/kontu-hartzailea, Torres del Rioko, Elizagorriko eta Armañantzasko Udalen Batasuna. Egoera: hutsik. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Lanpostuko osagarria: %23,72.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanaldi partziala. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %3,21.

Lanpostua: administrari laguntzailea, Torres del Rioko, Elizagorriko eta Armañantzasko Udalen Batasuna. Lanaldi osoa. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %12.

Administrazio-kontratudunen eta aldi baterako lan-kontratudunen zerrenda

Administrazio-araubidea.

–Deiturak eta izena: Úriz López, Irene. Araubide juridikoa: bitarteko administrazio-kontratua. Maila: A. Lanpostua: idazkaria/kontu-hartzailea. Gradua: -. Administrazio-egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2021eko maiatzaren 3a.

Lan-araubidekoa.

–Deiturak eta izena: Baquedano Díaz, Soraya. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Maila: E. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua (lanaldi partziala). Gradua: -. Administrazio-egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2015eko urriaren 1a.

–Deiturak eta izena: Lisarri Aldea, Cristina. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Maila: D. Lanpostua: administrari laguntzailea. Gradua: -. Administrazio-egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2016ko apirilaren 6a.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Halaber, ohartarazten da honako hauek jar daitezkeela plantilla honen behin betiko onespenaren aurka:

a) Zuzenean Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluarekin (lege horren bidez arautzen da administrazioarekiko auzien jurisdikzioa).

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Elizagorrian, 2025eko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Jon Palacios Baztán.

Iragarkiaren kodea: L2500670