2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LANTZ
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Lanzko Udalak, 2025ko urtarrilaren 14an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko ekitaldirako plantilla organikoa.
Plantilla onesteko erabakia jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aurkez daitezen bidezkotzat jotzen diren alegazioak. Ez bada alegaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta aplikatzekoak diren gainerako legezko ondorioak izan ditzan.
Lantzen, 2025eko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Isabel Baleztena Larraza.
Iragarkiaren kodea: L2500653