2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEINTZA-LABAIEN
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Beintza-Labaiengo Udalak, 2025eko urtarrilaren 17an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udalaren 2025. urteko plantilla organikoa.
Hasiera batez onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Udaleko Idazkaritzan, hamabortz egun baliodunean, behin Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko ediktuen taulan iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), hara igortzen baitu uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Beintza-Labaienen, 2025ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.
Iragarkiaren kodea: L2500684