22. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Urtarrilaren 16ko 1-2025 Ebazpenaren bidez, Artazuko Udaleko Alkatetzaren eginkizunak eskuordetzen zaizkio udal honetako zinegotzi Juan José Larumbe Nagoreri, 2025eko otsailaren 8tik martxoaren 3ra bitartean, biak barne.

Eskuordetzea indarrean jarriko da ebazpen hau sinatzen den egunetik hasita.

Aplikatu beharreko araudia: Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez).

Artazun, 2025eko urtarrilaren 16an.–Alkatea, M.ª Rosario Echechipía Senosiáin.

Iragarkiaren kodea: L2500740