22. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

24/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 2koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologoen 15 lanpostu oposizio bidez betetzeko.

Abenduaren 14ko 114/2022 Foru Dekretuaren bidez (2022ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 29koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2022ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen, Estatuko 2022ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2021 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Foru dekretu horretan sartu ziren, besteak beste, psikologoen lanpostu huts batzuk, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak.

Abenduaren 27ko 307/2023 Foru Dekretuaren bidez (2023ko 269. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 29koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2023ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen, Estatuko 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Foru dekretu horretan sartu ziren, besteak beste, psikologoen lanpostu huts batzuk, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak.

Halaber, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 4ko 2632/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologoen hamabost lanpostu betetzeko deialdia onestea, bai eta haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologoen hamabost lanpostu betetzeko deialdia onestea, bai eta haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Jendearentzako Argibideen eta Erregistro Orokorraren Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko urtarrilaren 2an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).

DEIALDIA, PSIKOLOGOEN HAMABOST LANPOSTU
OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO

Hona hemen deialdia arautuko duten:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da psikologoen hamabost lanpostu oposizio bidez betetzea. Lanpostuak funtzionarioen araubidekoak dira, A mailakoak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzekoak; zehazki, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 4ko 2632/2024 Ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze lehiaketaren ondorioz bete gabe gelditzen diren lanpostuak eskainiko dira. Haien plantilla-zenbakiak, eskakizunak eta destinoak lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen zehaztuko dira.

1.2. Hamabost lanpostu huts horiek txanda hauetan banatuko dira:

–6 lanpostu txanda irekian.

–6 lanpostu igoera txandan.

–1 lanpostu erreserba txandan, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat.

–2 lanpostu genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan.

1.3. Igoera txandako lanposturen bat bete gabe geldituz gero izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, lanpostu horiek txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Era berean, desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako lanpostu hutsak bete gabe geldituz gero izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, egoki den txandakoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.

Era berean, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan bete gabe gelditzen diren lanpostu hutsak txanda irekikoei edo igoera txandakoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.

Bestetik, igoera txandan edota desgaitasuna dutenentzako edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandetan, txanda horretan eskaintzen diren lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badute prozesua, txanda horietan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horren izangaiekin lehian eta eskuratutako amaierako puntuazioaren arabera.

Era berean, igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean, baldin eta deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte hartzen ahalko dute, orobat, Espainiako edo Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea duten pertsonen ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Psikologiako gradudun edo lizentziadun titulu unibertsitarioa izatea, edo baliokidetzat hartutako beste bat, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, eduki beharko dira baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten agiriak. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena eskuratu duten izangaiei, Europar Batasuneko xedapenen babesean eta lanbide arautuen esparruan eskuratu ere.

Gainera, plantillan hala zehazten diren lanpostuak lortu nahi izanez gero, izangaiak, 2.1.1 ataleko c) letran aipatzen den titulua ez ezik, Psikologia Sanitarioko master-titulua eduki beharko du, edo Psikologia Klinikoa espezialitateko Psikologiako titulua, edo Osasun Publikoari buruzko urriaren 4ko 33/2011 Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian aipatzen den akreditazioaren ziurtagiria.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ez izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:

Txanda honetako izangaiek, honako betebehar hauek ere bete beharko dituzte, aurreko atalean adierazitakoez gain:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa izatea, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzuak ematen ari bada –langile finko gisa edo aldi baterako– deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean.

Aplikatuz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa, Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte har dezakete igoera txandan, baldin betetzen badituzte txanda horretan parte hartzeko gainerako betebeharrak.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, salbu Nafarroako polizia kidegoetako kideen kasuan, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.

2.1.3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaien berariazko betebeharrak:

Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek, 2.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gainera, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna eduki beharko dute, ofizialki aitortua.

2.1.4. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandako izangaien berariazko betebeharrak:

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan parte hartu nahi duten emakumeek, 2.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gain, genero-indarkeriaren biktima izan behar dute.

2.1.5. Gidabaimena izatea eskatzen duen lanpostu bat eskuratu nahi izanez gero, B motako gidabaimena edukitzea.

2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta lanpostuaren jabetza hartu arte.

2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskaerak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematikoki aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bitartez, https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean, "Herritarrentzako lan deialdiak" atalean, deialdi honen fitxan sartuz.

Desgaitasuna izanik, izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan eta bitartekoetan, hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten, edo nola doitu behar diren denbora eta/edo bitartekoak. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

Funtzio publikoan sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasa 41,60 eurokoa da.

Telematikoki ordaindu behar da tasa hori, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortuta duten pertsonak.

b) Hautaproben deialdia argitaratu baino gutxienez hilabete lehenagotik langabe gisa inskribaturik daudenak.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu aurreko paragrafoan adierazitako salbuespen egoera egiaztatzeko (langabezia egoera). Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, aurkeztu beharko du kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute eta langabezia egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badute, kasu horretan bakarrik, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.

Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, aurrekoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari transferitutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.

Hiru.–%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat edukitzeagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Lau.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan edota bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.

Bost.–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan parte hartzen duten emakume izangaiek izaera hori egiaztatu beharko dute, hauetakoren bat aurkeztuz: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial, edo, bestela, Fiskaltzaren txostena, izangaia genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena. Genero-indarkeriaren egoerak egiaztatzeko, halaber, gizarte zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako Administrazio Publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen ziurtagiria eta txostena aurkezten ahalko dira.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Izangaien zerrenda horietan, bai eta hautapen prozeduraren barruko ondorengo jarduketetan ere, genero-indarkeriaren biktimentzat erreserbatutako txandan parte hartu nahi duten emakumeak identifikatzeko, gezurrezko izen bat erabiliko da, bakoitzari modu pertsonalean esleituko zaiona, deusetan galarazi gabe publikotasun- eta gardentasun-printzipioak aplikatzea.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematikoki aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4.4. Ez da itzuliko funtzio publikora sartzeko eta bertan jarduteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindutakoa, baldin eta izangaiak bazter gelditzen badira haiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Amalia Cuartero Arteta andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren zuzendariordea.

Ordezko epaimahaiburua: Olga Sala López andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Balorazioen eta Zerbitzuen zuzendariordea.

–Epaimahaikidea: Jesús María Vaca Guergué jauna, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Arreta Goiztiarreko Zerbitzuko Zentro Koordinatzaileko zuzendaria.

Ordezko epaimahaikidea: Antonio Escrich Roldán jauna, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familia Harreraren eta Adopzioaren Bulegoko burua.

–Epaimahaikidea: María Carmen Rivera Escribano andrea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Justiziako Gizarte Zerbitzuko psikologoa.

Ordezko epaimahaikidea: María Belén Garayoa Alzorriz andrea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Nafarroako Delituen Biktimei Laguntzeko eta Organo Judizialekin Aritzeko Ataleko psikologoa.

–Epaimahaikidea: Emilio Alava Ruiz jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezko epaimahaikidea: Maite Soro Marqués andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Epaimahaikide idazkaria: María Alba Fernández García andrea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Adingabeen Araubide Juridikoaren, Familiaren eta Diru-sarreren Bermearen Ataleko burua.

Ordezko epaimahaikide idazkaria: María del Mar Torres Echeverría andrea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Mendekotasunaren Arretaren Araubide Juridikoaren, Gizarte-inklusioaren eta Garapenerako Lankidetzaren Ataleko burua.

5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak egon beharko dute bertan, edo haien ordezkoek.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta abstenitzeko egoera batean badaude, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2025eko irailetik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan emanen ditu argitara hurrengo probetako deialdiak; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du, baita oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adierazi ere.

Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.

Zer egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitortu bat duten izangaientzat, denboraren eta baliabideen aldetik, eskaeran hala eskatu badute.

6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehenbiziko proba:

Teorikoa izanen da. Gehienez ere test motako 90 galderari erantzun beharko zaie, idatziz, ebazpen honen I. eranskinean ageri den gai-zerrendako edukiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du; hain zuzen ere, erantzun zuzenaren balioaren herena.

Epaimahaiak esanen du, hasi baino lehen, zenbat denbora dagoen proba hau egiteko.

Lehenbiziko proba honetan, gehienez ere, 30 puntu lor daitezke.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

6.3.2. Bigarren proba:

Proba teoriko-praktikoa izanen da. Epaimahaiak planteatutako hamar galdera labur garatu beharko dira, idatziz. Galdera horiek deialdi honetako I. eranskineko bigarren parteko gai-zerrendan jasotako gaiekin eta lanpostuaren eginkizunak betetzeko behar diren ezagutzekin lotuak egonen dira.

Proba idatzi hori egiteko lau ordu izanen dira gehienez.

Bigarren proba honi dagokion puntuazioa 30 puntukoa izanen da gehienez ere.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Bazterturik geldituko dira, orobat, 4 galderatan edo gehiagotan zero puntuko kalifikazioa lortzen dutenak.

Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

6.3.3. Hirugarren proba:

Teoriko-praktikoa izanen da. Kasu praktiko bat edo batzuk garatu beharko dira idatziz, epaimahaiak proposatuko dituenak ebazpen honen I. eranskineko bigarren parteko gai-zerrendako gaiei buruz, eta lanpostuaren berezko eginkizunak betetzeko behar diren ezagutzekin lotuak egonen dira.

Proba idatzi hori egiteko bost ordu izanen dira gehienez.

Hirugarren proba honi dagokion puntuazioa 40 puntukoa izanen da gehienez ere, eta puntuazio hori probak dituen kasu kopuruaz zatituko da.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Bazterturik geldituko dira, orobat, gai batean zero puntuko kalifikazioa lortzen dutenak.

Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

6.4. Bigarren eta hirugarren probak plika sistemaren bidez eginen dira.

6.5. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak www.nafarroa.eus helbidean (deialdiaren fitxan) argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

7.–Oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda.

7.1. Hautaprobak bukaturik, gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du kalifikazio epaimahaiak, oposizioan lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak betetzen diren egiaztatzeko, eta egin daitezen lanpostu hutsak hautatzeko izapideak.

7.2. Puntu berdinketarik gertatuz gero, hirugarren proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, lehenengo proban eta bigarrenean lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, ordena horrexetan.

7.3. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak horretarako eginen duen zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

8.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du izangaiek betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten, horretarako ezartzen den bidea erabiliz:

a) Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia, betebehar hori duen lanpostua eskuratu nahi izanez gero.

8.2. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautapen ekitaldirako deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun-ordenari jarraituz antolatua, txandaren arabera eta puntuazio ordenaren arabera). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe duten lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori jendaurrean paratuko da, deialdiaren fitxan.

Ondoren, izangaiek, horretarako ezarritako epearen barnean, aditzera emanen dute beren lehentasun-ordena, lanpostu hutsak eskuratzeko.

8.3. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo hortik gorakoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz, ziurtagiri bat, adierazten duena desgaitasun aitortua bateragarria dela deialdiko lanpostuarekin. Ziurtagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuen hautaketa hasi aurretik, haren desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

Era berean, hautapen probak genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat gordetako txandatik gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik lanpostu hutsak hautatzeko, deusetan galarazi gabe desgaitasuna duten pertsonentzat ezarritako lehentasun ordena lehenestea.

Hautapen probak igoera txandatik gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute deialdiaren xede diren lanpostu hutsak aukeratzeko txanda irekiko izangaien aurretik, baina salbuespena izanda, betiere, desgaitasuna duten izangaientzat eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat ezarritakoa.

9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena, non agertuko baitira hautapen prozesua gainditu duten izangaien artetik deialdiko lanpostu kopuruan sartzen direnak.

Izendapen proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.

9.2. Proposatzen diren izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean:

A.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:

a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zinpeko aitorpena edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

B.–Administrazio dei-egileaz besteko Nafarroako administrazio publiko bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, frogatzeko jatorrizko administrazioan jardunean daudela, edo borondatezko eszedentzian daudela eta lanean ari direla deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.

9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela frogatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko egintza guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak oposizioa gainditu duten izangaien zerrendan –7. oinarrian aipatzen den horretan– hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, baldin eta hutsik geratu den lanpostuaren betebeharrak betetzen baditu, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede den lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak beste agiriren bat behar izanez gero bere eskudantziak erabiltzeko, proposaturiko izangaiari eskatuko dio, eta honek aurkeztu beharko du, deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan.

9.6. Izangairen batek ez badu lanpostua hautatzen prozedurak agintzen duen moduan eta epean, edo hautapen prozesuari uko egiten badio, edo betetzen ez baditu lanpostuan aritzeko deialdian ezarritako betebeharrak edo ez badu aurkezten eskatutako dokumentazioa prozedurak agintzen duen moduan eta epean, administrazio organo eskudunak haren baja beteko du prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin.

Aurreko ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa. Beraz, halakoetan proposatzen diren izangai berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko lanpostu hutsak.

10.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, deialdiko lanpostuan aritzeko. Ebazpen horren bidez, halaber, lanpostu hutsak esleituko dira.

10.2. Izendapenaren eta lanpostuaren jabetza hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, baldin izendatutakoak afiliaturik badaude Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean, bi aukera izanen dituzte: edo segitzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan, babes harturik martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidea, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean. Hori dena, aplikatuz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zehazki, bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua).

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek izanen dituela jakinarazpenaren ondorio berberak, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu beharko dute lanpostuez, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.

Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

10.4. Baldin funtzionario bihurtutako izangaiei borondatezko eszedentzia ematen bazaie jabetza hartzen duten egunetik beretik, lanpostuan batere aritu gabe eta berek eskatuta, hutsik gelditzen den lanpostua ere beteko da deialdiaren 9.4 atalean ezarritako moduan, indarreko araudian ezarritako kasuetan.

10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko lanpostuak.

11.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere, deialdiaren fitxan argitaratuko da, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus.

12.–Administrazio Erroaren eremuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

12.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin:

a) Hautapen prozesua gainditu arren, lanpostua lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda.

12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira, alde batetik, hautapen prozesua gainditu arren lanpostua lortu ez duten izangaien zerrenda, eta bestetik, prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda, aplikatu beharreko kudeaketa-arauekin bat.

Berdinketak ebazteko, kontuan hartuko dira deialdi honetan horretarako ezarritako irizpideak.

12.3. Izangaiei lanerako deitzeko eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzeko, honako arau hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Kontrataziorako deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak.

Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.

Kontrataziorako izangaien zerrendak onetsi baino lehen, kasua bada, epe bat irekitzen ahalko da hizkuntzen maila egiaztatzeko, eta betebehar hori eskatzen hasiko da horretarako emanen den epea bukatu eta gero.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak; izan ere, oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

13.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda.

13.1. Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 14ko 180E/2024 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio; izan ere, foru agindu horren bidez arauak onetsi ziren Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko. (2024ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa). Bestela, hala badagokio, zerrenda horiek indarra hartzen dutenean indarra duen araudiari jarraikiko zaio.

13.2. Oposizio deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioaren hautapen prozesuan lortutako puntuazioa adierazita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak presta eta onets ditzan eremu horretan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

13.3. Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskaeran izangaiek adierazi beharko dute zer esparru eta zer kontratazio mota aukeratzen duten, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak aldi baterako kontratazioetarako zerrendak presta ditzan.

Orobat, deialdiaren azken emaitzak argitaratu ondoren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak hamar egun balioduneko epea irekiko du, nahi duenak hasierako hautaketa alda dezan.

Esparru bakoitzean bi zerrenda eginen dira aldi baterako kontratazioetarako: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako.

13.4. Aldi baterako kontrataziorako zerrendetan sartu nahi dutenek deialdian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta baldintza horiek bete prozedura osoan zehar.

13.5. Titulazioa eta egindako zerbitzuak aurkeztea eta aukerak hautatzea.

Dokumentazioa aurkezteko eta aukerak hautatzeko, 10 egun balioduneko epea izanen da, deialdiaren azken emaitza argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Telematikaz eginen da, dagokion kategoriara sartuz esteka honen bidez: https://empleosalud.navarra.es/eu/contratacion.

13.5.1. Titulazioa.

Aldi baterako kontrataziorako zerrendan onartua izateko, deialdian eskatzen den titulazioa izatea egiaztatu beharko da.

Izangaiaren titulazioa gure datu-baseetan badago, adierazitako web-orrian erakutsiko zaio, eta kasu horretan ez da beharrezkoa izanen berriz eranstea. Bestela, erantsi egin beharko da.

Nahi duenak baimena ematen ahal dio kontratazioa kudeatzen duen zentroari bere titulazioa kontsultatzeko Hezkuntza Ministerioko Datuak Egiaztatzeko Zerbitzuan, baina aukera horrek ez du beti bermatzen egiaztapena, batzuetan ez baita ministerio horretan agertzen.

13.5.2. Egindako zerbitzuak.

Oposizioaldia gainditzen ez dutenek bakarrik aurkezten ahalko dituzte egindako zerbitzuak. Izangaiak ikusten badu egindako zerbitzuak web-orrian agertzen direla, ez ditu berriz erantsi beharko.

–Zerbitzuak Nafarroako Gobernuan edo haren erakunde autonomoetan egin badira, ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu behar horiek egiaztatzeko, O-NOZeko Profesionalen Zuzendaritzak ofizioz erantsiko baitu.

–Aldiz, zerbitzuak Nafarroako Gobernutik eta/edo haren erakunde autonomoetatik kanpo egin badira, zentro bakoitzeko langileen arloko burutza duen organoak egindako ziurtagirien bidez frogatu beharko dira. Ziurtagiri horietan honako datu hauek azaldu beharko dira nahitaez: lantokia, estamentua eta/edo espezialitatea eta zerbitzualdiaren iraupena, egunetik egunera adierazita, baita guztirako egun kopurua ere.

13.5.3. Kontratazio zerrenden esparruak eta motak aldatzea.

Interesdunek aukera izanen dute deialdian inskribatzeko eskaeran hautatutako zerrenda mota (kontratu luzeak edo laburrak) eta esparruak aldatzeko, murrizteko edo zabaltzeko.

13.5.4. Lanaldi murriztuak egiteko deiak hautatzea edo baztertzea.

Interesdunek zilegi izanen dute eskatzea ez diezaietela lanerako deitu baldin eta eskaini behar zaien kontratazioa lanaldiaren heren batekoa edo hortik beherakoa bada, eta hori telematikoki eginen da.

Izangaiek, hala nahi badute, eskatzen ahalko dute deitu diezaietela bakarrik lanaldiaren %50eko edo gutxiagoko kontratazioak eskaintzeko.

Gainera, beste aukera batzuk ere hautatzen ahalko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera gaituta badaude.

13.6. Euskara.

Aldi baterako kontratazio zerrendetako izangaiek noiznahi egiaztatzen ahalko dute euskararen ezagutzaren betebeharra, zerrenda horiek indarrean dauden bitartean.

13.7. Desgaitasuna duten pertsonak.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko orduan, errespetatuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileei aplikatu beharreko araudian desgaitasunaren arloan ezarritakoa.

Desgaitasun egoera noiznahi egiaztatzen ahalko da, zerrendak indarrean dauden bitartean, eta, halakoetan, araudian ezarritako lehentasuna sortuko da desgaitasuna egiaztatzen den unean.

Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, egiaztatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Egiaztagiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek.

13.8. Indarra hartzea.

Hautapen prozesu honetan sortutako aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendek indarra hartuko dute Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak kudeatutako kontratazio zerrendekin batera.

14.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako barne igoeran aritzeko izangaien zerrendak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostuetan aldi baterako barne igoera bidez aritzeko zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuari jarraikiz jokatuko da (horren bidez arautzen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea), baita zerrenda horiek indarra hartzean foru dekretu hori garatzen duen indarreko araudiari jarraikiz ere.

Oposizio deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioaren hautapen prozesuan lortutako puntuazioa adierazita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak presta eta onets ditzan esparru horretako aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak.

Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskaeran, izangaiek adieraziko dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako barne igoeran aritzeko zerrendetan egon nahi duten, erakunde autonomoak aintzat har ditzan zerrendak prestatzeari begira.

Aldi baterako barne igoerako zerrendetan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile finkoa izatea, lanpostuarena baino maila-talde edo kategoria beheragoko batean sailkatua egotea, borondatezko eszedentzia egoeran edo nahitaezko eszedentzian ez egotea eta 2.1.1 oinarrian lanpostu horretarako eskatzen diren baldintzak betetzea.

Zerrenda horretan sartzeko, oposizioaren lehenengo proba gainditu beharko da.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak prestatuko eta onetsiko ditu mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.

15.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

15.1. Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 14ko 180E/2024 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio; izan ere, foru agindu horren bidez arauak onetsi ziren Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko. (2024ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa). Bestela, hala badagokio, zerrenda horiek indarra hartzen dutenean indarra duen araudiari jarraikiko zaio.

15.2. Oposizioaren deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioko hautaprobetan lorturiko puntuazioak adierazita, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak esparru horretako aldi baterako izangaien kontratazio zerrendak presta eta onets ditzan.

15.3. Aldi baterako kontrataziorako bi zerrenda mota eginen dira: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako.

Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskaeran izangaiek aukeratu beharko dute zer kontratazio mota nahi duten, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak aldi baterako kontratazioetarako zerrendak presta ditzan.

Orobat, deialdiaren azken emaitzak argitaratu ondoren, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak hamar egun balioduneko epea irekiko du, nahi duenak hasierako hautaketa alda dezan.

15.4. Aldi baterako kontrataziorako zerrendetan sartu nahi dutenek deialdian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta baldintza horiek bete prozedura osoan zehar.

15.5. Titulazioa eta egindako zerbitzuak aurkeztea eta aukerak hautatzea.

Dokumentazioa aurkezteko eta aukerak hautatzeko, 10 egun balioduneko epea izanen da, deialdiaren azken emaitza argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Dokumentazioa telematikoki aurkeztuko da, esteka honetan behar den kategorian sartuta: https://empleosalud.navarra.es/eu/contratacion.

15.5.1. Titulazioa.

Aldi baterako kontrataziorako zerrendan onartua izateko, deialdian eskatzen den titulazioa izatea egiaztatu beharko da.

Izangaiaren titulazioa gure datu-baseetan badago, adierazitako web-orrian erakutsiko zaio, eta kasu horretan ez da beharrezkoa izanen berriz eranstea. Bestela, erantsi egin beharko da.

Nahi duenak baimena ematen ahal dio kontratazioa kudeatzen duen zentroari bere titulazioa kontsultatzeko Hezkuntza Ministerioko Datuak Egiaztatzeko Zerbitzuan, baina aukera horrek ez du beti bermatzen egiaztapena, batzuetan ez baita ministerio horretan agertzen.

15.5.2. Egindako zerbitzuak.

Oposizioaldia gainditzen ez dutenek bakarrik aurkezten ahalko dituzte egindako zerbitzuak. Izangaiak ikusten badu egindako zerbitzuak web-orrian agertzen direla, ez ditu berriz erantsi beharko.

–Zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta/edo haren erakunde autonomoetan egin badira, ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu behar egiaztatzeko, ofizioz aurkeztuko baitu NOPLOIko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuak.

–Aldiz, zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateko Administraziotik eta/edo haren erakunde autonomoetatik kanpo egin badira, zentro bakoitzeko langileen arloko burutza duen organoak egindako ziurtagirien bidez frogatu beharko dira. Ziurtagiri horietan honako datu hauek azaldu beharko dira nahitaez: lantokia, estamentua eta/edo espezialitatea eta zerbitzualdiaren iraupena, egunetik egunera adierazita, baita guztirako egun kopurua ere.

15.5.3. Kontratazio zerrenden esparruak eta motak aldatzea.

Interesdunek aukera izanen dute deialdian inskribatzeko eskaeran hautatutako zerrenda mota (kontratu luzeak edo laburrak) aldatzeko, murrizteko edo zabaltzeko.

15.5.4. Lanaldi murriztuak egiteko deiak hautatzea edo baztertzea.

Interesdunek zilegi izanen dute eskatzea ez diezaietela lanerako deitu baldin eta eskaini behar zaien kontratazioa lanaldiaren heren batekoa edo hortik beherakoa bada, eta hori telematikoki eginen da.

Izangaiek, hala nahi badute, eskatzen ahalko dute deitu diezaietela bakarrik lanaldiaren %50eko edo gutxiagoko kontratazioak eskaintzeko.

Gainera, beste aukera batzuk ere hautatzen ahalko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera gaituta badaude.

15.6. Euskara.

Aldi baterako kontratazio zerrendetako izangaiek noiznahi egiaztatzen ahalko dute euskararen ezagutzaren betebeharra, zerrenda horiek indarrean dauden bitartean.

15.7. Desgaitasuna duten pertsonak.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko orduan, errespetatuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileei aplikatu beharreko araudian desgaitasunaren arloan ezarritakoa.

Desgaitasun egoera noiznahi egiaztatzen ahalko da, zerrendak indarrean dauden bitartean, eta, halakoetan, araudian ezarritako lehentasuna sortuko da desgaitasuna egiaztatzen den unean.

Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, egiaztatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Egiaztagiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek.

15.8. Indarra hartzea.

Hautapen prozesu honetan sortutako aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendek indarra hartuko dute Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak kudeatutako kontratazio zerrendekin batera.

16.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako barne igoera bidez aritzeko izangaien zerrendak.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko lanpostuetan aldi baterako barne igoera bidez aritzeko zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuari jarraikiz jokatuko da (horren bidez arautzen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea), baita zerrenda horiek indarra hartzean foru dekretu hori garatzen duen indarreko araudiari jarraikiz ere.

Oposizioaren deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioko hautaprobetan lorturiko puntuazioak adierazita, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak esparru horretan aldi baterako barne igoera bidez aritzeko izangaien zerrendak presta ditzan.

Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskaeran, izangaiek adierazi beharko dute Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako barne igoera bidez aritzeko zerrendetan egon nahi duten, erakunde autonomoak aintzat har ditzan zerrenda horiek prestatzeari begira.

Aldi baterako barne igoerako zerrenda horietan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte: Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko langile finkoak izatea, lanpostuarena baino maila-talde edo kategoria beheragoko batean sailkatuta egotea eta 2.1.1 oinarrian lanpostu horretarako eskatzen diren baldintzak betetzea.

Zerrenda horretan sartzeko, oposizioaren lehenengo proba gainditu beharko da.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak prestatu eta onetsiko ditu aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak, mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.

17.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, haren oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2025eko urtarrilaren 2an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

Lehenbiziko zatia.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: printzipio orokorrak. Funtsezko eskubideak eta eginbeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere Judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.

3. gaia.–Europar Batasuneko zuzenbidea: haren iturriak. Sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europar Batasuneko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika erkideak.

4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedura eta ebazpenak.

6. gaia.–Nafarroako Gobernua: eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.

8. gaia.–Administrazio Publikoa eta sektore publikoa: kontzeptuak. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio publikoetako organoak. Hitzarmenak. Administrazioen arteko harremanak.

9. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa. I. titulua: "Xedapen orokorrak". II. titulua: I. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoa". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren antolaketa". III. kapitulua, "Eskumenen erabileraren araubide juridikoa". IV. kapitulua, "Kide anitzeko organoak". III. titulua: I. kapitulua, "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa". VI. titulua: I. kapitulua, "Pertsonen eskubideak".

10. gaia.–Administrazio egintzak: administrazio egintzen betekizunak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

11. gaia.–Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: prozeduran interesdun direnak. Administrazio publikoen jarduera: jarduteko arau orokorrak; epemugak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearaztea.

12. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Administrazio egoerak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

13. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: aplikazio-eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.

14. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: atariko titulua. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak. 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa: xedapen orokorrak eta laguntzak emateko eta kontrolatzeko prozedura. Dirulaguntzak itzultzea.

15. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio Elektronikoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.

16. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

17. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak. Datu babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.

18. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa: berdintasun printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

19. gaia.–1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa: atariko titulua. I. titulua: "Sentsibilizazio, prebentzio eta detekzio neurriak". II. titulua: "Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen eskubideak". 14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egiteari buruzkoa: xedapen orokorrak. Ikerketa. Prebentzioa eta sentsibilizazioa.

Bigarren zatia.

1. gaia.–Kode deontologikoa psikologian aritzeko.

2. gaia.–39/2006 Legea, abenduaren 14koa, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa: legearen xedapen orokorrak. Mendekotasuna dutenen Autonomiarako eta Arretarako Sistema.

3. gaia.–Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioa. Haurren Eskubideen aldeko Batzordea (CRC). 13. ohar orokorra (2011): haurrek inolako indarkeria mota ez jasateko duten eskubidea.

4. gaia.–1/1996 Lege Organikoa, urtarrilaren 15ekoa, Adingabearen Babes Juridikoari buruzkoa, eta Kode Zibilaren eta Prozedura Zibilaren Legearen zati batzuk ere aldatzekoa.

5. gaia.–8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babestekoa.

6. gaia.–12/2022 Foru Legea, maiatzaren 11koa, Haur eta nerabeei arreta eta babesa eman eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzekoa: xedapen orokorrak. Haurren eta nerabeen eskubideak.

7. gaia.–Kode zibila: Lehenengo liburua: VII. titulua. "Gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak". IX. titulua: I. kapitulua. Tutoretza. 1. atala. "Xedapen orokorrak". III. kapitulua "Adingabearen egitezko zaintza". X. titulua. "Adin-nagusitasuna eta emantzipazioa". 1/1973 Legea, martxoaren 1ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Konpilazioa. V. titulua: "Gurasoen erantzukizuna".

8. gaia.–31/2022 Foru Legea, azaroaren 28koa, Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzkoa.

9. gaia.–10/2022 Lege Organikoa, irailaren 6koa, Sexu Askatasunaren Berme Osoarena: xedapen orokorrak. Prebentzioa eta detekzioa. Justiziarako sarbidea eta justizia lortzea. Erreparaziorako eskubidea.

10. gaia.–Kulturarteko aldagaiak. Haur eta nerabeekin eta haien familiekin lan egiten duten profesionalen kulturarteko gaitasuna. Kultura aldagaiak behar bezala ezagutzea eta lantzea.

11. gaia.–Giza garapenari aplikatutako eredu biopsikosoziala. Bizi-zikloaren bilakaeraren psikologia.

12. gaia.–Garapenaren oinarri neurobiologikoak. Garapenaren psikologiari neurozientziak egindako ekarpenak.

13. gaia.–Garapenaren psikologia. Zenbait teoria esplikatiboak (ikaskuntzaren teoriak, teoria kognitiboak, konstruktibistak, teoria soziokulturala, eredu ekologikoak, garapen sistemen ikuspegia).

14. gaia.–Garapen testuinguruak. Familia giza garapenaren oinarrizko testuinguru gisa: hezkuntza estiloak. Gurasotasun positiboaren kontzeptua.

15. gaia.–Lotura goiztiarra lehen haurtzaroan. Atxikimendua. Atxikimendua azaltzen duten teoriak, atxikimendu motak. Atxikimendua eratzea eta eboluzioa.

16. gaia.–Garapenean eragina duten alderdiak eta aldagaiak. Faktore indibidualak (alderdi medikoak, informazioaren prozesamenduari buruzko alderdiak, etab.), testuinguru-faktoreak (zoritxar goiztiarra, aldagai sozialak, etab.).

17. gaia.–Haurren erresilientzia. Osagaiak. Faktore babesleak. Familia erresilientzia, kontzeptua, eragiten duten faktoreak.

18. gaia.–Bizitzaren lehenengo bi urteko garapena: garapen fisikoa eta psikomotorra, kognitiboa, komunikazioa eta hizkuntza, afektiboa, emozionala eta soziala.

19. gaia.–Bi urtetik sei urte bitarteko haurren garapena: garapen fisikoa eta psikomotorra, kognitiboa, komunikazioa eta hizkuntza, afektiboa, emozionala eta soziala.

20. gaia.–Sei urtetik hamabi urte bitarteko haurren garapena: garapen kognitiboa eta sozioemozionala.

21. gaia.–Nerabearen garapen kognitiboa eta sozioemozionala.

22. gaia.–Sexualitatearen garapena bizitzaren etapa bakoitzean. Sexu orientazio eta identitatea. Sexu jokabide osasungarriak eta sexu jokabide arazotsuak.

23. gaia.–Garapen psikologikoa helduaroan eta zahartzaroan.

24. gaia.–Psikopatologia. Gaur egun dauden sailkapenak. Nahasmendu mentalen egitura eta sailkapen orokorra CIE 11 eta DSM V-TR sailkapenetan.

25. gaia.–Haurtzaroko hasierako nahasmenduak DSM V-TRren arabera. Neurogarapenaren nahasmenduak. Irizpide diagnostikoak.

26. gaia.–Emozioak erregulatzeko zailtasun handiak dituzten haurrak eta nerabeak. Eragina duten aldagaiak, arrisku-faktoreak eta babesa. Esku-hartzeko printzipioak.

27. gaia.–Zoritxar goiztiarra. Kontzeptua, eragina duten aldagaiak. Zoritxar goiztiarrak garapenean duen eragina. Esku-hartzeko printzipioak.

28. gaia.–Nortasunaren nahasmenduak. DSM V-TR sailkapeneko irizpide diagnostikoak.

29. gaia.–Gogo-aldartearen nahasmenduak (nahasmendu bipolarra eta horrekin lotutako beste batzuk, depresioa) DSM V-TR sailkapenean. Irizpide diagnostikoak.

30. gaia.–Antsietatearekin eta nahasmendu obsesibo-konpultsiboarekin lotutako nahasmenduak DSM V-TR sailkapenean. Irizpide diagnostikoak.

31. gaia.–Nahasmendu disoziatiboak DSM V-TR sailkapenean. Irizpide diagnostikoak.

32. gaia.–Traumekin eta estres egoerekin lotutako nahasmenduak DSM V-TR sailkapenean. Irizpide diagnostikoak.

33. gaia.–Desgaitasunaren definizioa, OMEren arabera. Funtzionamenduaren, Desgaitasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Sailkapena (FNS).

34. gaia.–Desgaitasunaren gradua eta maila baloratzeko prozesua. Desgaitasuna egiaztatzea. Zerbitzu edo laguntzetarako dituzten eskubideei buruzko orientazioa.

35. gaia–888/2022 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Desgaitasun maila aitortu, deklaratu eta kalifikatzeko prozedura ezartzen duena.

36. gaia.–Bizi kalitatearen dimentsioak desgaitasuna duten pertsonentzako arretan.

37. gaia.–Partaidetza eta inklusioa desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko funtsezko elementu gisa. Diseinu unibertsala, irisgarritasuna eta arrazoizko doikuntzak.

38. gaia.–Jokabide-laguntza positiboa. Ildo teorikoa eta testuingurua (kalitatea, normalizazioa, balioak). Prozedura positiboak. Prebentziozko aplikazioa eta aplikazio proaktiboa, hezteko eta trebetasunak indartzeko.

39. gaia.–Desgaitasuna eta gizarteratzea eta laneratzea. Desgaitasuna duten pertsonek lan egiteko duten eskubidea.

40. gaia.–Pertsonarengan zentratutako arreta integralaren eredua. Printzipio gidariak. Banakako arreta-planen diseinua. Autonomia sustatzea. Ikuspegi dialogikoa.

41. gaia.–Zahartze osasuntsua: printzipio gidariak, jarduteko eremuak.

42. gaia.–Narriadura kognitiboa eta dementzia. Dementzia motak. Dementziaren diagnostiko goiztiarra. Balorazioa Sintoma psikologikoak eta jokabide-sintomak dementzia kasuetan. Sintoma psikologikoei eta jokabide-sintomei heltzeko esku-hartze ereduak. Ingurunea egokitzea.

43. gaia.–Haurtzaroan eta nerabezaroan babesgabetasun egoerak prebenitzeko jarduketak (12/2022 Foru Legea, maiatzaren 11koa, haur eta nerabeei arreta eta babesa eman eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzekoa).

44. gaia.–Haur eta nerabeak babesteko sistema Nafarroako Foru Komunitatean, haur eta nerabeei arreta eta babesa eman eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzeko maiatzaren 11ko 12/2022 Foru Legearen arabera: babes sistema, babes neurriak, esku hartzeko irizpideak.

45. gaia.–Arrisku egoera eta babesgabetasun egoera. Babesgabetasun egoerak baloratzea eta ikertzea. Larritasunaren balorazioa. Arriskuaren balorazioa. Pronostikoa.

46. gaia.–Babes plan indibidualizatua: helburua, funtsezko edukia, plana egiteko kontuan hartu beharreko irizpide teknikoak. Familia berrelkartzeko programa, adierazleak.

47 gaia.–Babes sistemako haur eta nerabeen zaintza. Kontzeptua, zaintza betetzeko kasuak. Zaintza betetzea, haren iraupena eta helburuak. Borondatezko zaintza. Zaintza amaitzea.

48. gaia.–Arrisku egoeran dauden familien eta haur eta nerabeen ebaluazio psikosoziala. Guraso gaitasunaren ebaluazioa. Eragina duten aldagaiak. Haurren eta nerabeen egoera psikologikoaren ebaluazioa.

49. gaia.–Familiekin esku hartzeko printzipioak. Gurasoen gaitasuna eta haurren eta nerabeen ongizatea sustatzea.

50. gaia.–Zoritxar goiztiarraren eta haurren traumaren balorazioa eta esku-hartzea: azalpen ereduak eta esku-hartze psikologikoaren printzipioak.

51. gaia.–Egoitzetako harrera, haurrak eta nerabeak babesteko sisteman: zentroetan garatutako ereduak eta programak, ebidentzian eta jardunbide egokietan oinarritutakoak. Kalitate estandarrak egoitzetako harreran.

52. gaia.–Egoitzetako harrera, haurrak eta nerabeak babesteko sisteman: psikologiako profesionalaren zeregina eta eginkizunak. Diziplinarteko taldeak.

53. gaia.–Autonomia programak eta bizimodu independentea prestatzeko programak. Helduarora igarotzea.

54. gaia.–Familia-harrera. Modalitateak. Familia-harreraren faseak. Adingabearen akoplamendua, adingabearen harrera. Orientazioa eta esku-hartzea harrera familiarekin, familia biologikoarekin eta adingabearekin. Egokitasunaren balorazioa; ebaluazioa egiteko tresnak eta teknikak.

55. gaia.–Adopzioa. Egokitasun irizpideak eta egokitasun eza ondorioztatzekoak. Eskatzaileen balorazioa. Adoptatuak izan daitezkeen haur eta nerabeen ezaugarriak. Jatorria ezagutzera emateko prozesua. Nortasuna eraikitzea. Esku-hartze psikologikoa adopzioaren ondoren.

56. gaia.–Sexu-indarkeria haurtzaroan. Eredu argigarriak. Ondorioak. Prebentzioa, detekzioa eta tratamendua. Ebaluazio eta esku-hartze psikologikoa sexu-indarkeriaren biktima diren haur eta nerabeekin.

57. gaia.–Genero-indarkeriaren mendeko haur eta nerabeak: kontzeptuak eta lege esparrua. Biktima ikusezinak. Amaren eta seme-alaben arteko harremanak genero-indarkerian. Aitaren irudia genero-indarkerian.

58. gaia.–Botere judiziala eta juridisdikzio-ahalaren erabilera. Jurisdikzio-organoen osaera eta eskudantziak. Fiskaltza: Fiskaltzaren eginkizunak eta antolaketa. Herritarrek justiziaren aurrean dituzten eskubideen gutuna.

59. gaia.–Zigor arloko bermeak eta zigor legearen aplikazioa. Arau-hauste penala, eta erantzukizun kriminalaren salbuesleak, aringarriak eta astungarriak. Erantzukizun kriminala duten pertsonak. Zigorrak eta horien motak. Segurtasun neurriak. Delituaren ondoriozko erantzukizun zibila. Delituak (definizioa): giza hilketa eta haren formak, lesioak, askatasunaren aurkako delituak, gizakien salerosketa, sexu askatasunaren aurkako delituak. Gorroto delituaren gaineko arauak.

60. gaia.–Gurasoen erantzukizuna. Banantze, dibortzio eta bizikidetza amaitzeko prozeduren gaineko arauak Prozedura Zibilaren Legean, Kode Zibilean eta Nafarroako Foru Berrian. Ezkontza prozesuak. Deuseztasun, banantze eta dibortzioaren ondorio komunak. Behin-behineko neurriak. Familia bitartekaritza. Gurasotasunaren koordinatzailea.

61. gaia.–Peritu-proba eta peritu-txostena Prozedura Kriminalaren Legean eta Prozedura Zibilaren Legean. Perituen esku-hartzea, erantzukizuna. Errekusazioa eta arbuiatzea. Perituen irizpenaren balorazioa.

62. gaia.–Justizia Administrazioaren zerbitzuko psikologoen jarduera profesionalak: esku hartzeko eremuak Auzitegi Medikuntzaren eta Auzitegi Zientzia Kriminalistikoen Institutuan, Fiskaltzan eta Adingabeen Epaitegian, eta Delituen Biktimari Laguntzeko Bulegoan.

63. gaia.–Peritu-ebaluazio psikologikoaren prozesua. Metodologia orokorra ebaluazioan eta peritu-txosten psikologikoa egitean.

64. gaia.–Auzitegiko ebaluazio psikologikoa familiako auzi-prozeduretan. Zaintzaren balorazioa eta bisiten araubidea. Gurasotasuna eta gurasokidetasuna. Ebaluatu beharreko arloak. Metodologia, teknikak eta tresnak. Beste prozedura zibil batzuetan esku-hartzea: aitona-amonekin edo beste senide batzuekin bisitak egiteko araubidea, adingabeak babesteko administrazio ebazpenen aurka egitea.

65. gaia.–Desgaitasuna duten pertsonei gaitasun juridikoa gauzatzeko laguntzak emateko prozedurak. Ekainaren 2ko 8/2021 Legeak Kode Zibilean eta Prozedura Zibilaren Legean sartutako erreformak. Peritu-ebaluazio psikologikoa sostengu emateko prozeduretan. Aztertze eremuak eta tresnak.

66. gaia.–Biktimarengan delituaren eragin psikologikoaren peritu-ebaluazioa. Biktimizazio motak. Kalte psikologikoa. Faktore modulatzaileak. Simulazioa eta disimulazioa. Ebaluatu beharreko arloak. Metodologia, teknikak eta tresnak.

67. gaia.–Auzitegiko ebaluazio psikologikoa bikote harremanetako indarkeria prozeduretan. Indarkeriaren tipologia. Harremanaren analisia. Salatzailearen, ikertuaren eta haur eta nerabeen peritu-ebaluazio psikologikoa. Aztertze eremuak. Metodologia, teknikak eta tresnak.

68. gaia.–Bikote harremanetan indarkeria arriskuaren auzitegiko ebaluazio psikologikoa. Indarkerian berrerortze arriskua ebaluatzeko metodoen bilakaera historikoa. Berrerortze larria izateko probabilitate handienarekin lotutako arrisku faktoreak. Arrisku faktoreak ebaluatzea eta kasuaren analisi funtzionala egitea.

69. gaia.–Auzitegi-psikologiaren esku-hartzeak prozedura penalean haur eta nerabeekin eta babes berezia behar duten desgaituekin. Lekukotza edo deklarazioa egiteko gaitasunaren balorazioa. Aldez aurretik eratutako froga. Elkarrizketa teknikak. Lekukotasunaren balorazioa. Eragin psikologikoa baloratzea.

70. gaia.–Urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoa, Adingabearen Erantzukizun Penala arautzen duena, eta hura garatzen duen uztailaren 30eko 1774/2004 Errege Dekretua. Aplikazio eremua. Ezar daitezkeen neurriak. Neurria aldatzea. Prozeduraren instrukzioa. Talde teknikoaren jarduna. Konponbide estrajudizialak. Txosten teknikoa.

71. gaia.–Delituen Biktimei Laguntzeko Bulegoak (DEB). Arau-esparrua: Delituaren Biktimaren Estatutuari buruzkoa 4/2015 Legea eta 1109/2015 Errege Dekretua. DEBen jarduera eredua. Bulegoaren eginkizunak. Laguntza psikologikoa DEBan. DEBak banakako ebaluazioa egitea. Babes neurriak.

72. gaia.–Justizia errestauratiboa. Bitartekaritza. Bitartekaritza ereduak. Familia bitartekaritza, zigor arloko bitartekaritza eta gazte justiziaren eremuko bitartekaritza. 4/2023 Foru Legea, martxoaren 9koa, justizia errestauratiboari, bitartekaritzari eta jardunbide errestauratibo komunitarioei buruzkoa: Justizia Errestauratiboaren Zerbitzua Nafarroan.

73. gaia.–Arreta goiztiarra: esparru teorikoa, arreta goiztiarraren oinarrizko printzipioak, ereduak, esku-hartze mailak. Erronka berriak arreta goiztiarrean.

74. gaia.–Familiak eta inguruneak arreta goiztiarrean duten zeregina. Kontzeptu-esparrua. Familia, esku-hartzearen eragile nagusia.

75. gaia.–Arreta goiztiarra Nafarroan: 198/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitateko Arreta Goiztiarreko Sarea arautzen duena.

76. gaia.–Arreta goiztiarra Nafarroan: 94/2019 Foru Agindua, irailaren 9koa, Nafarroako Foru Komunitateko Arreta Goiztiarreko Zerbitzua arautzen duena.

77. gaia.–Garapenaren ebaluazioa lehen haurtzaroan. Garapena ebaluatzeko tresnak. Inguruneko guraso gaitasunen eta hezkuntza gaitasunen ebaluazioa. Guraso gaitasunei buruzko autohausnarketarako tresnak.

78. gaia.–Arreta goiztiarrean esku-hartzearen esparru orokorra Nafarroako Foru Komunitatean: esku-hartze programa. Familiak esku-hartze programan duen zeregin aktiboa. Familian eta ingurunean zentratutako jardunbideetarako tresna aplikatuak. Erreferentearen zeregina. Diziplinartekotasuna arreta goiztiarreko talde batean. Beste eragile batzuekin koordinatzea. Esku-hartzeko printzipioak, familiari, haurrari eta inguruneari dagokienez.

Iragarkiaren kodea: F2500078