219. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, lehiaketaldiko behin betiko emaitzen aurkakoak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Pediatriako 14 plaza huts (7 plaza huts pediatriako fakultatibo espezialistenak eta beste 7 OOLTko pediatrenak) merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian.

Aditzera ematen da gora jotzeko errekurtsoak jarri direla deialdi honen lehiaketaldiko behin betiko emaitzen aurka: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Pediatriako 14 plaza huts (fakultatibo espezialisten 7 plaza huts eta OOLTko pediatren 7 plaza huts) merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 9ko 658E/2025 Ebazpena, 2025eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 20koa). Hori dela eta, interesdun guztiei jakinarazten zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkezteko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Alegazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako moduan aurkezten ahalko dira.

Iruñean, 2025eko urriaren 16an.–Baliabideak Kudeatzeko Laguntza Juridikoaren Ataleko burua, María José Álvarez Los Arcos.

Iragarkiaren kodea: F2513548