219. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateko Batzarrak, 2025eko urriaren 16an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, bai eta jendaurrean edukitzea ere hamabost egun baliodunean, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak.

Azkoienen, 2025eko urriaren 20an.–Mankomunitateko burua, José María Palacios De Mier.

Iragarkiaren kodea: L2513692