2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Uharteko eta Esteribarko Udalen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2025eko apirilaren 10ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko aurrekontua.
Hasierako onespena argitaratu zen 2025eko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 5ean, bai eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan ere. Jendaurrean egon den bitartean alegaziorik jarri ez denez, behin betiko onetsitzat jotzen dira Udalaren aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, eta agintzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela, kapituluka laburturik. Hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
DIRU SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 25.110,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 965.500,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 990.610,00 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 774.620,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 121.790,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 93.000,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 1.200,00 euro.
Gastuak, guztira: 990.610,00 euro.
Uharten, 2025eko urriaren 8an.–Lehendakaria, María Teresa Ayarra Elia.
Iragarkiaren kodea: L2513670