2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Aditzera ematen da: Alkatetzaren 2025eko urriaren 16ko 347. Ebazpenaren bidez, Deierriko Udaleko alkateak ezkontza zibil bat egiteko ahalmena utzi zaio udaleko zinegotzi den Pedro María Larrainzar Saguesi. Udaletxe honetan eginen da ezkontza, 2025eko urriaren 20an. Hori dena, honako arau hauek bete beharrez: urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikulua (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikulua (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).
Aritzalan, 2025eko urriaren 16an.–Alkatea, Ana Marta Mendaza Acedo.
Iragarkiaren kodea: L2513543