2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONTEAGUDO
Aldaketa Udal Plan Orokorrean, 346. eta 447. lurzatietan. Hasierako onespena
Monteagudoko Udalak, 2025eko urriaren 27an egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzailea 346. eta 447. lurzatien eremuan, Luis Ricardo Martinez Jimenezek sustatua, Patatas Río Lombo SLUren izenean. Helburua da nekazaritza- eta abeltzaintza-erabilerarik ez duten lurzati batzuk sailkatzea. Gaur egun, lurzoru urbanizaezin gisa sailkatuta daude, eta lurzoru urbanizagarri finkatugabe gisa sailkatu nahi dira, halako moduz antolatzeko, non industria nabe berri bat kokatzen ahalko den, espedienteko baldintzetan.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 71. eta 77. artikuluekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).
Epe horretan interesdun orok aztertzen ahalko du udal bulegoetan, eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu. Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan.
Monteagudon, 2025eko urriaren 27an.–Alkatea, Marisa Jiménez Tarazona.
Iragarkiaren kodea: L2513973