2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LODOSA
2025-00997 gora jotzeko errekurtsoa, kontra egiten diona 2025eko plantilla organikoaren behin betiko onespenari
Gora jotzeko errekurtsoa jarri du Igor Arroyo Leatxek, Langile Abertzaleen Batzordearen izenean eta hura ordezkatuz, kontra egiteko Lodosako Udalak osoko bilkuran hartutako erabaki bati, zeinaren bidez behin betiko onetsi baitzen 2025eko plantilla organikoa (argitaratu zen 2025eko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 22an), bertan sartzeagatik lorategietako eta sasi-garbiketako arduradunaren plaza.
Espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik, Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, aurka egin nahi izanez gero errekurtsogilearen uziei. Hori dena, kontuan hartuz zer dagoen ezarria urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan –6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa–).
Lodosan, 2025eko urriaren 9an.–Alkatea, Laura Remírez Noguera.
Iragarkiaren kodea: L2513388