2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO
Alkatetzaren eskuordetza, kanpoan egoteagatik
Cintruenigoko alkateak, 2025eko urriaren 16an, 2025-0338 Ebazpena eman zuen; hona hemen haren testu osoa:
"2025eko urriaren 24tik 28ra (biak barne) herritik kanpo egonen naizenez,
Ikusirik ezarrita dagoena apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta horrekin bat datozenetan,
EBAZTEN DUT:
1. Alkatetzaren eskumenak eta eginkizunak uztea Udaleko lehen alkateorde Francisco Javier Moreno Aragónen esku, urriaren 24tik 28ra bitartean, biak barne.
2. Eskuordetza lehen alkateordeari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Eskuordetza honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.
4. Eskuordetza honek ondorioak izanen ditu 2025eko urriaren 24tik aurrera, eta argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.
Cintruenigon, 2025eko urriaren 17an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.
Iragarkiaren kodea: L2513617