2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KASEDA
Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea
Kasedako Udalak, 2025eko urriaren 13an egindako osoko bilkura berezian, erabaki bat hartu zuen, ebazpen zatian honela dioena:
1. Ezartzea, 2025eko urriaren 1etik aurrerako atzeraeraginez, Sergio Lanas Remónek alkate udalburuaren kargua beteko duela dedikazio partzialean, %50eko dedikazioan, eta kargu horretan aritzeagatik urtean jasoko duela hamabi mila euroko (12.000 euroko) ordainsari gordina, 12 hilekotan. Orobat, alta emanen zaio Gizarte Segurantzako araubide orokorrean, eta Udalbatza honek bere gain hartuko ditu enpresa kuoten ordainketa.
Aipatutako zenbatekoak izanen ditu pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagozkion atxikipenak, bai eta, hala behar bada, langilearen kontura den Gizarte Segurantzako kuota ere.
2. Onestea, 2025eko urriaren 1etik aurrerako atzeraeraginez, udalkideei ordaindu beharreko zenbatekoak, udaleko kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik egiazki: 100 euro jasoko dituzte osoko bilkuretara joateagatik, eta 100 euro, batzordeetara joateagatik. Urtean, 1.200 euro izanen dira gehienez.
Zenbateko gordin horiek izanen dituzte egoki diren atxikipenak, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergagatik.
3. Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kasedako Udalaren iragarki-taulan, horrela betez Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea.
Kasedan, 2025eko urriaren 17an.–Alkatea, Sergio Lanas Remón.
Iragarkiaren kodea: L2513643