219. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Gordailuak eratzea

2025eko urriaren 20an, Berako Udaleko alkateak 315 zenbakiko ebazpena eman du; hona hemen haren testu osoa:

"Gordailuen Kutxa Orokorrean berme edo gordailu bat eratzea jarduera instrumental edo izapide-jarduera bat da, prozedura nagusi bat betetzeko: kontratu bat, nahitaezko desjabetze bat, dirulaguntza bat edo bertzelako administrazio-jarduera bat. Prozedura hori ekonomikoa da, eta botere publikoek babestu beharreko interesa izan nahi du. Horrenbertzez, beharrezkoa da Gordailuen Kutxa Orokorrak ahalbidetzea bideratzen duen prozedura nagusia eta horren xedea atzerapenik gabe eta modu eraginkorrean bete dadin.

Prozedura bat artikulatu beharra dago, eskudiruzko gordailuak kudeatzen laguntzeko, Berako Udalak jarduerak gauzatu ahal izateko. Arautu beharra dago nola eratuko eta nola deuseztatuko diren gordailu horiek.

Gordailu horiek eratzea eta deuseztatzea joko dira Berako Udalak egindako kobrantza eta ordainketatzat.

Gordailuak zer eratako jarduketari dagozkion, jarduketa hori gauzatzeko eskumena duen Berako Udalaren organoa arduratuko da aipatu bezala eratutako gordailuak kontrolatzeaz, kudeatzeaz eta erregistratzeaz.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.1 f) artikuluak ezartzen duenez, alkateak dituen eskudantzien artean honako hauek daude: ekonomia- kudeaketa onartutako aurrekontuaren arabera garatzea, gastuak bere eskumenen mugen barruan xedatzea, ordainketak agintzea eta kontuak ematea, hori guztia Toki Ogasunak Arautzen dituen Legean xedatutakoaren arabera.

Azaldutakoa oinarri hartuta, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Gordailuak eratzeko baimena ematea partikularrei, bertze partikularren eskura jartzeko, gordailu horien xedea denean Berako Udalaren organoek bere gain hartutako betebeharrak gauzatzea.

Era berean, gordailuak Berako Udalaren organoek eratu ahalko dituzte partikularren alde.

Bigarrena.–Ondorio horietarako, kasuan kasuko prozedura administratiboa egiazki betetzen dela aitortu behar duen organo kudeatzaileak ordainketa-gutuna emanen du.

Hirugarrena.–Gordailuak eratzeko, horien zenbatekoa sartuko da Berako Udaleko Diruzaintzan. Gordailua eratutzat joko da aipatu diruzaintzan sartzen den unetik.

Berako Udalaren organo bati badagokio gordailu bat eskudirutan eratzeko betebeharra, gordailua eratutzat joko da horretarako aitortzen den aurrekontu-betebeharra ordaintzen denean. Ordainketa hori eginen da formalizazio bidez ordaintzeko barne-mekanismoak erabilita.

Organo kudeatzaileek eskudirutan eratutako gordailuak erregistratu eta kontrolatu beharko dituzte.

Laugarrena.–Dagokion organoak erabakiko du gordailua deuseztatzea, horretarako ezarritako baldintzak betetzen direnean. Behin erabaki hori hartuta, eta Kontu-hartzailetzak fiskalizazioa egin ondoren, dagokion ordainketa eginen da dagokion hirugarrenaren alde.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Berako Udaleko Zerbitzu Ekonomikoei jakinaraztea.

Seigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal iragarki oholean argitaratzea, orok jakin dezan".

Beran, 2025eko urriaren 20an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2513677