2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZAGRA
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
2025eko urriaren 20an, honako ebazpen hau eman zuen Azagrako alkateak:
Kontuan harturik Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako Jarraibidea, alkateek ezkontza zibilak egiteko baimena emateari buruzkoa.
Aintzat harturik zer dagoen ezarrita Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan eta horiekin bat datozenetan.
EBAZTEN DUT:
1.–Udal honetako zinegotzi Nora Marín Rodríguezen esku uztea 20241210/023763 zenbakidun ezkontza zibila egiteko eskumena, ezkontideek hala eskatuta. Ezkontza zibil hori izapidetu da Azagrako Bake Epaitegiko bulego laguntzailean.
2.–Honen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Azagran, 2025eko urriaren 20an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.
Iragarkiaren kodea: L2513676