2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARMAÑANTZAS
Herri-lurretako aprobetxamenduen enkante publikoa
Armañantzasko Udalak enkante publiko bat eginen du, ahozko posturen bidez, adjudika dadin laborantzako herri-lurren aprobetxamendua, hain zuzen ere herritarrei adjudikatzeko prozedurak bukatutakoan adjudikatu gabe gelditu dena.
Enkantea Armañantzasko Udaletxean eginen da, 2025eko azaroaren 13an, 12:00etan.
Baldintza-agiria ikusgai dago udal bulegoetan, interesdunen eskura.
Armañantzasen, 2025eko urriaren 28an.–Alkatea, David Pérez de Albéniz Crespo.
Iragarkiaren kodea: L2513996