1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3014/2025 EBAZPENA, urriaren 13koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, nekazaritzako ingeniariaren lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 6ko 4203/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniariaren hiru plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2024ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 26koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 8ko 52/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2025eko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 30ekoan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 20ko 527/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2025eko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 11koan.
Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 8ko 2331/2025 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko eta deialdiaren 13. oinarrian ezarritako betebeharrak egiaztatzeko.
Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, probak gainditu zituzten izangaietatik deialdiko plazetan sartzen ahal zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2025eko 188. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 22koan.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion plaza hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, nekazaritzako ingeniariaren lanpostuan aritzeko: Sonia Fuentetaja González andrea, igoera txandakoa, eta Sara Patricia Teruel Álvarez andrea eta Jon González Torralba jauna, txanda irekikoak, hauek baitira, plazetarako baldintzak betetzeaz gainera, oposizioa gainditu eta bete beharreko plaza kopuruan sartzen diren izangaiak.
2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Xedatzea ezen izendatu diren izangaiek Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian hartu beharko duela plazaren jabetza, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatutako epean plazaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
4. Ebazpen hau igortzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2025eko urriaren 13an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
DEITURAK ETA IZENA | TXANDA | PLAZA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | GIDABAIMENA |
FUENTETAJA GONZÁLEZ, SONIA | Igoera txanda | 0005510 | LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA | LANDA GARAPENEKO ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | X |
TERUEL ÁLVAREZ, SARA PATRICIA | Irekia | 0002463 | LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA | LANDA GARAPENEKO ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | X |
GONZÁLEZ TORRALBA, JON | Irekia | 0006836 | LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA | NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | X |
Iragarkiaren kodea: F2513355