1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
389E/2024 EBAZPENA, urriaren 13koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Pitillasko udal mugartean dagoen zerri-gizendegi baten instalazioaren aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena ekoizpen ahalmena handitzea (gizentzeko 6.640 abelburu izatetik 7.200 abelburu izatera igarotzeko) eta instalazioa abere osasunari buruzko araudi berrira egokitzeko neurriak aplikatzea, ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Instalazioaren titularra Agropecuaria San Fermín SLU da.
Instalazio horrek ingurumen baimen integratua du, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren irailaren 30eko 901E/2023 Ebazpenaren bidez emana.
2025eko maiatzaren 19an, titularrak bere instalazioa aldatzeko proiektua jakinarazi zuen, helburu duena ekoizpen ahalmena handitzea (gizentzeko 6.640 abelburu izatetik 7.200 abelburu izatera igarotzeko) eta instalazioa abere osasunari buruzko araudi berrira egokitzeko neurriak aplikatzea. Hau da, nabeetan aurreikusitako banaketa aldatu nahi da, abere gehiago hartu ahal izateko, eta, horrez gainera, minda-putzuaren tamaina murriztuko da, ur putzuaren kokapena aldatuko da eta instalazioa hornitzeko instalazio fotovoltaiko berri bat proiektatzen da.
Ikusirik industria-instalazioa aldatzeko proiektuari buruz aurkeztutako jakinarazpena eta egiaztagiriak, zerbitzu honek uste du aldaketa hori ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Izan ere, ez dakar berekin aipatutako erregelamenduaren artikulu horretan ezarritako inguruabarretatik bat ere, ez eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzeko eta industriako isuriei buruzko Erregelamenduaren 14. artikuluan ezarritako inguruabarrik ere (erregelamendu hori urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen).
Nolanahi ere, aldaketa ez-funtsezko eta ez-nabarmen hori egiteko proiektuaren ondorioz, ingurumen baimen integratuaren testua aldatu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da, aplikatuz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan ezarritakoa (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).
Aldaketaren proiektuak bertan eguzki-instalazio fotovoltaiko bat ezartzea aurreikusten du, zeinak lurzoru urbanizaezineko jardueren baimena behar baitu. Hortaz, horretarako beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu beharko du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko Lurralde eta Paisaia Zerbitzuan, baimen hori lortzeko tramiteak egiteko. Horri dagokionez, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak txostena egin du, eta ebazpen honen II. eranskinean erantsi da.
Era berean, eguzki-instalazio fotovoltaikoa ingurumen ukipenen ebaluazioaren mende dago, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen 17/2020 Foru Legearen 2. eranskineko E) apartatuaren c) letran sartua dagoelako. Horregatik, aipatu foru legearen 34. artikuluan xedatutakoaren arabera, prozedura hasteko eskaera aurkeztu beharko da, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 43. artikuluan eskatzen diren agiriekin batera (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).
Aldaketaren ondorioz, gizentzeko zerrientzako plazen kopurua 6.640tik 7.200era igoko da, hau da, ekoizpen ahalmenaren %8,4, eta lehengaien, uraren eta energiaren kontsumoa handituko da. Igoera horiek kontuan hartuko dira etorkizuneko aldaketen eta kontsumoen ondorioz edukiera metatzearen ondorioetarako, aldaketa funtsezkoaren gaineko irizpena emateari begira.
Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko izapidean, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Irizpena ematea Pitillasko udal mugartean dagoen zerri-gizendegi baten instalazioaren aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena ekoizpen ahalmena handitzea (gizentzeko 6.640 abelburu izatetik 7.200 abelburu izatera igarotzeko) eta instalazioa abere-osasunari buruzko araudi berrira egokitzeko neurriak aplikatzea, ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Instalazioaren titularra Agropecuaria San Fermín SLU da.
Bigarrena.–Horrenbestez, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 29. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), titularrak aurreikusitako proiektua gauzatzen ahalko du. Halere, horrek ez du esan nahi tramitatu behar ez direnik dagokion obra-lizentzia edo behar diren beste baimen batzuk.
Hirugarrena.–Irizpen honek hamar hilabeteko balioa du ebazpen hau ematen denetik, abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 36. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Laugarrena.–Instalazioaren ingurumen baimen integratuaren testua aldatzea, bertan sartuz ebazpen honen eranskinean zehaztutako aldaketak.
Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aplikatuz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan ezarritakoa (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).
Seigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren aurka, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.
Zazpigarrena.–Ebazpen hau Agropecuaria San Fermín SLUri eta Pitillasko Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko urriaren 13an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.
Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/CentroPublicaciones.html#/CentroPublicaciones.
Iragarkiaren kodea: F2513541