219. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

148/2025 EBAZPENA, urriaren 14koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ukatzen baita Corellan goi-tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea eta haren onura publikoa zehazki deklaratzea. Espedientearen kodea: SAT11391.

1.–Aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eman eta onura publikoa zehazki deklaratzeko eskaera.

2022ko urriaren 16an, aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea eta onura publikoa zehazki deklaratzea eskatu zen Corellako udal-mugartean dagoen 13,2 kV-eko erdi-tentsioko lur azpiko linearako, zeinak lotzen baititu "El Silo" transformazio-zentroa eta "Corella-Norte" 13,2 kV-eko erdi-tentsioko aireko lineako 30 zenbakiko euskarria, ordeztu beharrekoa dena.

2.–Jendaurreko informazioaren tramitea eta ukitutako administrazio publiko eta erakundeei kontsulta egiteko tramitea.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jendaurrean jarri zituen proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, 30 egunez, iragarkia argitaratuz 2022ko 232. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 22koan, Diario de Navarra egunkarian, 2022ko azaroaren 23an, eta ukitutako udaletxeko ediktu-taulan, bai eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren webgunean ere. Ez zen alegaziorik jaso.

Halaber, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, zerbitzu honek kontsulta egin zien ukitutako administrazio publikoei eta erakundeei.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluetan ezarritakoa aplikaturik, zerbitzuan jasotako txostenen kopia igorri zen Iberdrola Distribución Eléctrica SAUra.

3.–Ingurumen-ukipenen ebaluazioa, eta jarduerak baimentzea lurzoru urbanizaezinean.

Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak irailaren 16an emandako 289E/2022 Ebazpenaren bidez, aldeko txostena eman zen proiektuaren ingurumen-ukipenei buruz, baldin aplikatzen badira ingurumen arloko ebazpen horretan berean adierazitako neurriak.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 27ko 268E/2023 Ebazpenaren bidez, baimena ukatu zitzaion i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk Corellako udal-mugartean sustatutako erdi-tentsioko lur azpiko lineako proiektuari, "El Silo" transformazio-zentroaren eta "Corella-Norte" erdi-tentsioko aireko lineako 30 zenbakiko euskarriaren arteko lotura egitekoari.

4.–Proiektuaren jarraitutasunean atzera egitea.

2025eko urriaren 6an sustatzaileak jakinarazi zuen arrazoi teknikoak zirela-eta proiektua ez zela gauzatuko, eta, hortaz, eskaeran atzera egitea eskatu zuten.

5.–Aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea eta onura publikoa zehazki deklaratzea ukatzeko proposamena.

Aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, eta espedientearen analisi teknikoa egin ostean, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak proposatu du espedientea ebaztea, ukatuz aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea eta haren onura publikoa zehazki deklaratzea.

Azaldutakoarekin bat etorriz, eta Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 29/2025 Ebazpenaren bidez eskuordetu zaizkidan eskumenak baliatuz (2025eko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 5ekoa), honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Ukatzea aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea eta onura publikoa zehazki deklaratzea Corellako udal-mugartean dagoen 13,2 kV-eko erdi-tentsioko lur azpiko linearako, zeinak lotzen baititu "El Silo" transformazio-zentroa eta "Corella-Norte" 13,2 kV-eko erdi-tentsioko aireko lineako 30 zenbakiko euskarria, ordezkatu beharrekoa dena.

2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira, Ingurumen Ebaluaziorako Atalera eta Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atalera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Vodafone Ono SAri, Telefónica de España SAUri, Corellako Ureztaketa Sindikatuari eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.

5. Ebazpen hau Corellako Udalari jakinaraztea, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2025eko urriaren 14an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2513389