1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
897E/2025 EBAZPENA, urriaren 8koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita ekainaren 12ko 458/2025 Ebazpena, Osasun Departamentuak ikerketa proiektuak sustatzeko dirulaguntzen 2025eko deialdia onetsi zuena.
Osasuneko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 458/2025 Ebazpenaren bidez, Osasun Departamentuak ikerketa proiektuak sustatzeko dirulaguntzen 2025eko deialdia onetsi zen.
Deialdi horren I. eranskineko 10. oinarri arautzailean zehazten da Balorazio Estrategikoko Batzorde Teknikoaren osaera. Batzorde horren eginkizun nagusia da, kanpoko entitate batek balorazio zientifiko-tekniko bat egin ostean, onartutako dirulaguntza-eskaeren egokitasun estrategikoa baloratzea, eta irizpena ematea, instrukzio organoak ebazpen proposamena egin dezan.
Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuko zuzendariak 2025eko urriaren 7an egindako txostenean zehazten denez, beharrezkoa da María Barrios Madiedo Osasun Departamentuko Ikerketa eta Berrikuntza Ataleko buruak Ana Chocarro andrea ordeztea batzordeko idazkari-lanetan; izan ere, atalburutzan hasi denez, horri dagozkion eginkizunak bete behar ditu. Hori horrela, Ana Chocarro andrea batzordekide arituko da. Halaber, batzorde tekniko horretan Itziar Casado Buesa andrea sartzea proposatzen da, medikuntza prebentiboko eta osasun publikoko espezialista baita.
Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak eta Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 246/2023 Foru Dekretuaren 8. artikuluaren e) eta t) atalek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea Osasuneko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 458/2025 Ebazpenaren I. eranskineko 10. oinarri arautzailea. Ebazpen horrek Osasun Departamentuak ikerketa proiektuak sustatzeko dirulaguntzen 2025eko deialdia onetsi zuen. Honela idatzita geldituko da 10. oinarria:
"10. Balorazio Estrategikoko Batzorde Teknikoa.
Proiektuei dirulaguntza emateko proposamena duen irizpen bat igortzeko, ebaluazio bikoitza eginen da. Alde batetik, kanpoko entitate batek balorazio zientifiko-tekniko bat eginen du, eta beste entitate batek egokitasun estrategikoaren ebaluazio bat eginen du; hain zuzen ere, azken hori Balorazio Estrategikoko Batzorde Teknikoak eginen du, eta hauek izanen dira haren kideak:
Batzordeburua: Francisco Javier Garjón Parra jauna. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Medikamentuaren gaineko Aholkularitza eta Informaziorako Zerbitzuko burua.
Ordezkoa: Laura María Barriuso Lapresa andrea. Osasun Zuzendaritza Nagusiko medikuntza prebentiboko eta osasun publikoko espezialista.
Batzordekideak:
Javier Baquedano Arriazu jauna. Osasun Zuzendaritza Nagusiko Prestakuntza Ataleko burua.
Nerea Egües Olazábal andrea. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko medikuntza prebentiboko eta osasun publikoko espezialista.
Itziar Casado Buesa andrea. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko medikuntza prebentiboko eta osasun publikoko espezialista.
Nerea Gorria Redondo andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Pediatria Zerbitzuko atxikitako haur neurologoa.
Carmen Zubeldía Inchaurrondo andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko minbizia ginekologikoaren Diziplina anitzeko Unitateko kasuen erizain kudeatzailea.
Carmen Beorlegui Arteta andrea. Osasun Zuzendaritza Nagusiko Ezagutza Kudeatzeko Bulegoko burua.
María José Lasanta Sáez andrea. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun publikoko goi-mailako teknikaria.
Ana Chocarro Resano andrea. Osasun Zuzendaritza Nagusiko Ikerketa Kudeatzeko Bulegoko burua.
Idazkaria:
María Barrios Madiedo andrea, Osasun Departamentuko Ikerketa eta Berrikuntza Ataleko burua.
Ordezkoa: Elena Antoñanzas Baztan andrea. Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuko zuzendaria."
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzura eta I+G+b Zerbitzura; Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusiko S4 Proiektu Estrategikoen eta Ekintzailetzaren Zerbitzura; Osasun Departamentuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontu-hartzailetza Delegatura; Osasun Departamentuko Kontabilitate Bulegora, eta Balorazio Estrategikoko Batzorde Teknikoko kideei.
4. Ebazpen honek ez du bide administratiboa amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasun Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Iruñean, 2025eko urriaren 8an.–Osasuneko zuzendari nagusia, Antonio López Andrés.
Iragarkiaren kodea: F2513497