219. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

114/2025 FORU DEKRETUA, urriaren 15ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Abenduaren 27ko 305/2023 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleen 2023ko lan publikoaren eskaintza partzial bat, 2023. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari dagokiona.

Abenduaren 27ko 119/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleen 2024ko lan publikoaren eskaintza partzial bat, 2023. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasa espezifikoari dagokiona (2024ra luzatu dira aurrekontuok).

2025erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 19/2024 Foru Legearen 31.2 artikuluak xedatzen du ezen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako unibertsitateaz kanpoko irakasleen lan publikoaren eskaintzetan sartzen diren plazen ezaugarriak, eta betiere espezialitatea eta hizkuntza, plantilla organikoa aldatzeko foru dekretu batean ezarriko direla, sartzeko hautapen proben deialdia egin baino lehen.

Aldaketa honek ez du kostu ekonomikorik.

Ondorioz, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren ordez Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik, horretarako propio izendatu baita urriaren 10eko 10/2025 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretuaren bidez, eta bat etorriz Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko urriaren hamabostean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoko plaza hutsen espezialitatea eta hizkuntza zehaztea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu egiten da, foru dekretu honen I. eranskinean jasotzen diren plaza hutsen espezialitatea eta hizkuntza zehazteko, musika eta arte eszenikoetako katedradunen, arte plastikoetako eta diseinuko irakasleen eta arte plastikoetako eta diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako plaza hutsei dagokienez. Plaza huts horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako unibertsitateaz kanpoko irakasleen 2023ko lan publikoaren eskaintza partzialari dagozkio, zeina abenduaren 27ko 305/2023 Foru Dekretuaren bidez onetsi baitzen, eta 2024koari, zeina abenduaren 27ko 119/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsi baitzen.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2025eko urriaren 15ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitalerako kontseilaria (urriaren 10eko 17/2025 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretua), Juan Luis García Marín.

I. ERANSKINA.–MUSIKAKO ETA ARTE ESZENIKOETAKO KATEDRADUNEN, ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO IRAKASLEEN ETA ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO LANTEGIKO MAISU-MAISTREN KIDEGOETAKO LANPOSTU HUTSEN ESPEZIALITATEA ETA HIZKUNTZA

Musika eta arte eszenikoetako katedradunen, arte plastikoetako eta diseinuko irakasleen eta arte plastikoetako eta diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako plaza hutsen espezialitatea eta hizkuntza. Plaza huts horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako unibertsitateaz kanpoko irakasleen 2023ko lan publikoaren eskaintza partzialari dagozkio, zeina abenduaren 27ko 305/2023 Foru Dekretuaren bidez onetsi baitzen, eta 2024koari, zeina abenduaren 27ko 119/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsi baitzen.

PLAZA

KIDEGOA

HIZKUNTZA

ESPEZIALITATEA

0039110

Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna

Gaztelania

Kantua

0040039

Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna

Gaztelania

Kontrabaxua

0039113

Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna

Gaztelania

Orkestrako zuzendaritza

0040045

Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna

Gaztelania

Fagota

0040044

Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna

Gaztelania

Zeharkako flauta

0040043

Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna

Gaztelania

Ganbera musika

0040042

Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna

Gaztelania

Tronboia

0040041

Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna

Gaztelania

Tronpa

0040040

Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna

Gaztelania

Tronpeta

0040037

Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna

Gaztelania

Biola

0040036

Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna

Gaztelania

Biolina

0032855

Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna

Gaztelania

Biolontxeloa

0032873

Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna

Gaztelania

Txistua

0040038

Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna

Gaztelania

Baxu Elektrikoa

0031709

Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna

Gaztelania

Jazz konposizioa

0039581

Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna

Gaztelania

Jazz haize-instrumentuak

0030381

Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna

Gaztelania

Instrumenturako errepertorioa pianoarekin

0039112

Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna

Gaztelania

Instrumenturako errepertorioa pianoarekin

0034184

Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistrak

Gaztelania

Ebanisteria artistikoa

0034185

Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistrak

Gaztelania

Argazkilaritza eta erreprodukzio prozesuak

0034363

Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistrak

Gaztelania

Grabatu eta estanpazio teknikak

0040066

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaslea

Gaztelania

Marrazketa artistikoa eta kolorea

0040074

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaslea

Gaztelania

Marrazketa artistikoa eta kolorea

0040072

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaslea

Gaztelania

Marrazketa artistikoa eta kolorea

0040071

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaslea

Gaztelania

Marrazketa artistikoa eta kolorea

0040420

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaslea

Gaztelania

Barnealdeen diseinua

0040069

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaslea

Gaztelania

Barnealdeen diseinua

0040417

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaslea

Gaztelania

Diseinu grafikoa

0040064

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaslea

Gaztelania

Diseinu grafikoa

0040070

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaslea

Gaztelania

Diseinu grafikoa

0040068

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaslea

Gaztelania

Diseinu grafikoa

0035413

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaslea

Gaztelania

Diseinu grafikoa

0040065

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaslea

Gaztelania

Argazkilaritza

0034703

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaslea

Gaztelania

Argazkilaritza

0035520

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaslea

Gaztelania

Artearen Historia

0040422

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaslea

Gaztelania

Artearen Historia

0040063

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaslea

Gaztelania

Artearen Historia

0040419

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaslea

Gaztelania

Ikus-entzunezko baliabideak

0040073

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaslea

Gaztelania

Ikus-entzunezko baliabideak

0040423

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaslea

Gaztelania

Ikus-entzunezko baliabideak

0040421

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaslea

Gaztelania

Baliabide informatikoak

0040418

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaslea

Gaztelania

Baliabide informatikoak

0040076

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaslea

Gaztelania

Baliabide informatikoak

0040424

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaslea

Gaztelania

Baliabide informatikoak

0040425

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaslea

Gaztelania

Baliabide informatikoak

0040075

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaslea

Gaztelania

Industria antolaketa eta legedia

0038874

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaslea

Gaztelania

Industria antolaketa eta legedia

0040067

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaslea

Gaztelania

Industria antolaketa eta legedia

Iragarkiaren kodea: F2513379