1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
88E/2025 FORU AGINDUA, urriaren 9koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Nafarroako Datuaren Bulegoko Etika Batzordeko kideak.
Nafarroako Datuaren Bulegoko Etika Batzordea kide anitzeko organo aholku-emailea da, eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari atxikita dago, departamentu horrek baitu eraldaketa digitalaren arloko eskumena. Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren abenduaren 23ko 129E/2024 Foru Aginduaren bidez arautzen dira batzorde horren osaera, antolaketa eta funtzionamendua.
129E/2024 Foru Aginduaren 2.3 artikuluan adierazten denez, Datuaren Bulegoa zer departamenturen mende dagoen, departamentu horri atxikitako pertsona batek hartuko du bere gain batzordeko idazkaritza. Departamentuko titularrak izendatuko du idazkaria, bai eta ordezko bat ere. 2.4. artikuluan, batzordeko kideak izendatzeko modua adierazten da. Kide horiek Datuaren Bulegoa atxikita duen departamentuko titularraren foru agindu bidez izendatuko dira, 3.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak erakundeei eskatu die haietako bakoitzari esleitutako batzordekide titularra eta ordezkoa izenda ditzatela.
Horregatik guztiagatik, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak Nafarroako Datuaren Bulegoko Etika Batzordeko kideak izendatzea proposatzen du.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez esleitu dizkidaten eskudantziak eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 252/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitutakoak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Nafarroako Datuaren Bulegoko Etika Batzordeko kide izendatzea pertsona hauek:
a) Komunikazio-profilarekin, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiak proposatuta: Jon Viedma Carrera, titularra, eta Javier Solano Marzo, ordezkoa.
b) Datuen zientziarekin lotutako teknologietan ikerketan, garapenean eta berrikuntzan adituak direnak:
–Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiak proposatuta: Ángela Bernardini Gagliani, Mikel Galar Idoate eta Iosu Rodriguez Alfaro, titularrak, eta haien ordezkoak, Gorka Garcia Rodero, M.ª Teresa Mutilva Contreras eta Juan Ardaiz Astrain, hurrenez hurren.
–Nafarroako Unibertsitate Publikoak proposatuta: Jose Javier Astrain Escola, titularra, eta Edurne Barrenechea Tartas, ordezkoa.
–Nafarroako Unibertsitateak proposatuta: Enrique Reina Martín, titularra, eta Patricia Muleiro Antón, ordezkoa.
c) Datuen zientziarekin lotutako teknologiei aplikatzen zaien zuzenbidean adituak diren legelariak:
–Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiak proposatuta: Itziar Alkorta Idiakez eta María Ramírez de Arellano Alemán, titularrak, eta horien ordezkoak, Juan Jesús Jaurrieta Galdiano eta Nuria Esparza Pardo, hurrenez hurren.
–Nafarroako Unibertsitate Publikoak proposatuta: María Jorqui Azofra, titularra, eta Julen Llorens Espada, ordezkoa.
–Nafarroako Unibertsitateak proposatuta, Juan Carlos Hernández Peña, titularra, eta M.ª Victoria Sánchez Pos, ordezkoa.
d) Etika aplikatuaren arloko adituak:
–Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiak proposatuta: Iñigo de Miguel Beriain eta Pilar León Sanz, titularrak, eta horien ordezkoak, Naiara Carrasco García eta Alberto Enrique Sánchez Gómez, hurrenez hurren.
–Nafarroako Unibertsitate Publikoak proposatuta: Francisco Idareta Goldaracena, titularra, eta M.ª Jesús Rivera Escribano, ordezkoa.
–Nafarroako Unibertsitateak proposatuta: Belén Sádaba Díaz de Rada, titularra, eta Carmen Berasain Lasarte, ordezkoa.
e) Enpresa teknologikoen administrazioaren arloko adituak:
–CEN erakundeak proposatuta: Izaskun Gutiérrez Arruabarrena, titularra, eta Carlos Fernández Valdivielso, ordezkoa.
–Prozedura irekiaren bidez:
- Leire Arbona Puértolas, titularra, eta Eduardo Azanza Ladrón, ordezkoa, biak ATANAk proposatuta.
- Fernando San Miguel Inza, titularra, eta Eva Fontecha Heras, ordezkoa, biak Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialak proposatuta.
f) Herritarren ordezkariak, gizarte interesak ordezkatzen dituzten herritar-erakunde edo -entitateetakoak:
–María Aránzazu Garatea Elzaburu, titularra, eta José Antonio López Delgado, ordezkoa, biak Desgaitasunaren bat duten Pertsonen Erakunde Ordezkarien Nafarroako Batzordeak (CERMIN) proposatuta.
–Cristina Illescas Orduña, titularra, eta Pepa Palacio Rubio, ordezkoa, biak Nafarroako Gizakia Helburu fundazioak proposatuta.
2. Etika Batzordeko idazkari izendatzea Jon Legarrea Oteiza, titularra, eta Itziar Berrospe García, ordezkoa.
3. Foru agindu hau interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko urriaren 9an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Luis García Martín.
Iragarkiaren kodea: F2513207