1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
286E/2025 FORU AGINDUA, urriaren 16koa, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatuta, Esther Montoya de Antonio andrea, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko burua.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki ezeztatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Esther Montoya de Antonio andrea, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko burua. Kargu-uzteak 2025eko azaroaren 2tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori du burutzan aritzeko azkena.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko urriaren 16an.–Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria, Begoña Alfaro García.
Iragarkiaren kodea: F2513632