218. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 31

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

ERRIOXA JATORRI DEITURA KALIFIKATUAREN KONTSEILU ARAUEMAILEA

7/2025 ofizio zirkularra. Egindako ardoaren zinpeko deklarazioa

2025. urtean egindako ardoaren zinpeko deklarazioa betetzeko jarraibideak.

Egindako ardoaren zinpeko deklarazioa Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuaren kontseilu arauemaile honi aurkeztu beharko zaio 2025eko azaroaren 30ean (egun hori barne) beranduenez, PG-10 ziurtatzeko prozedura orokorrean ezarritakoari jarraikiz.

A. Aurkeztu beharreko agiriak.

DI 0702-1 Instalazio bakoitzean egindako ardoaren zinpeko deklarazioa.

DI 0705-1 Titular bakoitzak egindako ardoaren zinpeko laburpen-deklarazioa.

DI 0706-0 I. eranskina. Egindako ardoaren zinpeko deklarazioa. Mahats sarreren zerrenda.

DI 0704-0 II. eranskina. Egindako ardoaren zinpeko deklarazioaren xehetasuna. Mahasti berezia.

1) Ardoa egiten duten upategien erregistroan dagoen instalazio bakoitzeko deklarazio bat jasoko da [DI 0702-1 dokumentua. Instalazio bakoitzean egindako ardoaren zinpeko deklarazioa], eta, ardoa egiteko instalazio bat baino gehiago dituen titularra bada, horien guztien laburpen-deklarazio batekin osatuko da (DI 0705-1 Titular bakoitzak egindako ardoaren zinpeko laburpen-deklarazioa).

2) I. eranskinean, Egindako ardoaren zinpeko deklarazioa. Mahatsaren sarreren zerrenda izenekoan, hornitzaile bakoitzaren mahatsaren sarrerak zerrendatzen dira.(DI 0706-0 dokumentua. I. eranskina. Egindako ardoaren zinpeko deklarazioa. Mahats sarreren zerrenda).

3) Instalazio berean mahasti berezi batetik baino gehiagotatik ardoa eginez gero, II. eranskina bete beharko da, hau da, Egindako ardoaren zinpeko deklarazioaren xehetasuna. Mahasti berezia izenekoa (DI 0704-0 Dokumentua II. eranskina. Egindako ardoaren zinpeko deklarazioaren xehetasuna. Mahasti berezia).

B. Dokumentazioa betetzeko jarraibideak.

Aurreko ataletan eskatutako datuak betetzeko, jarraibide hauek bete behar dira:

1) Egindako ardoaren zinpeko deklarazioa (DI 0702-1) eta Titular bakoitzak egindako ardoaren zinpeko laburpen-deklarazioa (DI 0705-1), NIMBUS bidez aurkeztu beharko dira, eta automatikoki sortuko dira, trazabilitate-moduluan jasotako datuekin.

Egindako ardoaren deklarazioa egiteko, hona joan behar dugu: Trazabilitatea → Lehen etapa → Prozesuak → Egindako ardoaren deklarazioak sortzea.

Titularraren kodea automatikoki osatuko da, eta deklarazioaren datuak zer upategitatik lortu nahi ditugun aukeratu beharko dugu.

Pantailan, upategiaren datu guztiak agertuko dira (lortutako mahats kiloak, saldutako mahats kiloak, prestatutako ardo litroak...). Orduan jaulkitzen ahalko dugu dagokion dokumentua proba moduan, "Informatiboa" laukitxoa eta baliozkotzeko "R" botoia sakatuta. NIMBUSek, besterik adierazi ezean, "Informatiboa" laukitxoa dauka markatuta.

Datu guztiak egiaztatu ondoren, egindako ardoaren zinpeko deklarazioa kontseilu arauemailera bidali nahi denean, "Informatibo" laukitxoa markatzeari utzi, eta informazioa onartu beharko da baliozkotzeko "R" botoiaren bidez. Horrela, prozesuak DI 0702-1 Egindako ardoaren zinpeko deklarazioa sortuko du aukeratutako upategirako, eta titular horrek upategi gehiago baditu, DI 0705-1 Titular bakoitzak egindako ardoaren zinpeko laburpen-deklarazioa emanen da. Ohartarazi behar da baliozkotzat joko dela titularraren upategi guztien DI 0702-1 Egindako ardoaren zinpeko deklarazioa egin ondoren ematen den laburpen-deklarazioa, eta, beraz, azken upategiaren deklarazioa egitean ematen dena.

Hortik aurrera, ezin izanen da egin trazabilitate-moduluko deklarazioan eragina duen eragiketarik.

2) I. eranskina DI 0706-0 Egindako ardoaren zinpeko deklarazioa. Mahats sarreren zerrenda. Dokumentuan, hornitzaile bakoitzaren mahats sarrerak zerrendatzen dira, eta mahats beltzak eta zuriak bereizten dira, baita norberaren mahatsarentzako idazpen bat ere. Zerrenda bereizi bat ematen da instalazio berean egindako ardo bakoitzerako: Errioxako ardoa, Ardo aparduna, Eskualdeko ardoa, Udalerriko ardoa edo Mahasti Berezikoa.

Deklarazio eredu hori automatikoki sortuko du NIMBUSek, DI 0702-1 Egindako ardoaren zinpeko deklarazioa egiten denean, eta, beraz, bi dokumentuak aldi berean ikusten ahalko dira.

3) II. eranskina. DI 0704-0 Egindako ardoaren zinpeko deklarazioaren xehetasuna. Mahasti berezia izenekoan mahasti bereziari edo, bat baino gehiago egonez gero, mahasti bereziei buruzko datuak zehaztu behar dira. Mahasti bereziaren izena, azalera, kiloak, ekoitzitako kolorearen arabera eta lortutako produktuak kolorearen arabera identifikatuta. NIMBUSek ez du dokumentu hori sortzen, eta paperean egin behar da, aurreko kanpainetan bezala.

NIMBUS bidez aurkeztu behar dira DI 0702-1 Egindako ardoaren zinpeko deklarazioa, DI 0705-1 Titular bakoitzak egindako ardoaren laburpen-deklarazioa, hala badagokio, eta DI 0706-0 I. eranskina. Egindako ardoaren zinpeko deklarazioa. Mahatsaren sarreren zerrenda. Era berean, deklarazio horiek paperean ere aurkeztu behar dira, ofizio honetan adierazitako gainerako deklarazio edo dokumentuekin batera, upategiko arduradunak sinatu ondoren.

Datu horiek entregak hornitzaile bakoitzaren mahastizain-txartelarekin prozesatzearen emaitza dira, eta Egindako ardoaren deklarazioa betetzeko balio dute.

C. Argibideak emateko asmoz eta aurkeztutakoa egiaztatzea errazagoa izan dadin, jarraian azalduta dago zer informazio adierazi behar den aipatu deklarazioaren (DI 0702-1: Egindako ardoaren zinpeko deklarazioa) atal bakoitzean:

1) Ardoa egiteko erabilitako mahatsaren atala.

–Uzta propio osoa: deklarazioaren titularraren txarteletik datozen mahats guztiak zerrendatzen dira, saldutako mahatsak barne; upategi-kooperatiben kasuan, bazkideek ekoitzi eta entregatutako mahats guztiak, bazkideak saldu eta zuzenean beste upategi batera garraiatutakoak barne.

–Saldutako uzta propioa: deklarazioaren titularraren mahatsak dira, uzta propio osoan sartuta daudenak eta beste upategi bati saldu zaizkionak; upategi-kooperatiben kasuan, bazkideak beste upategira zuzenean garraiatutakoak barne. Txortena kendutako mahatsen kasuan, mahats osoaren kopuru baliokidea adieraziko da.

–Erositako uzta: beste titular batzuen mahatsa, ardoa egiteko erabilitakoa. Erositako mahatsa txortena kendutakoa izan bada, mahats osoaren kopuru baliokidea adieraziko da.

–Guztira: uzta propio osoaren eta saldutako mahatsaren (saldutako uzta propioa) arteko aldeari dagokio, erositako uzta gehituta. Upategi-kooperatiben kasuan, bazkideek entregatutako uzta osoaren eta kooperatibak saldutako mahatsen arteko aldea da, bazkide ez direnei erositako uzta gehituta, halakorik egin bada.

Guztira = uzta propioa osoa - saldutako uzta + erositako uzta

Mahats-bilketan mahatsa prozesatzeko erabili den erregistro-zenbakiaren arabera segmentatuta bete behar dira atal horiek.

2) Lortutako produktuen atala (litroak): atal honetan jaso beharko da egindako ardoa, moten arabera, lortutako edo aurreikusitako ligak kenduta. Hondar horiek ez dira, inola ere, ehuneko 2tik beherakoak izanen, eta ligen laukian adieraziko dira.

–Ligak: lauki bakarra jasotzen da, ardoa egitean lortutako guztizko ligen kopurua adierazteko.

D. Kontuan hartu beharreko beste alderdi batzuk.

Ekoizpena xede potentzialaren eta mahatsaren kolorearen arabera bereizten denez, eta mahatsak ez direnez babesten kolore eta ekoizpen-xede bakoitzerako modu bereizian ezarritako mugetatik aurrera, tratamendu bera eginen da mahatsaren gehiegizko transformazioaren ondoriozko ardoetan. Horietan, babes-falta banaka eginen da, kolorearen eta ekoizpen-xedearen arabera, eta ezin izanen da inolako konpentsaziorik eman.

Egindako ardoaren zinpeko deklarazioan emandako datuak osokoei buruzkoak izanen dira, babesgarrien eta destilazioaren tarteen arabera segmentatu gabe.

Egindako ardoari buruz aurkeztutako datuekin eta kontseilu arauemailean upategiak entregatutako mahatsei buruz jasota daudenekin, ardoa egiteko tarte bakoitzean lortutako ardoen txosten bat eginen da (babesgarria, ez-babesgarria eta destilazioa).

Deklarazioko datuek bat etorri behar dute autokontrol-sisteman erregistratutakoarekin.

Kontseilu arauemailearen Ikuskatzaileen Zerbitzu Baimendua zure esanetara dago beharrezkotzat jotzen dituzun argibide guztiak emateko, bai eta erabiltzaile-gakorik ez baduzu edo datuetan akatsen bat antzemanez gero ere. Deitu 941 400 telefonora edo joan kontseilu arauemailearen bulegoetara.

Aditzera ematen dugu, behar diren ondorioak izan ditzan.

Logroñon, 2025eko urriaren 17an.–Kontrol Organoaren zuzendaria, Alejandra Rubio Gil.

LOTURIKO DOKUMENTUAK

Paperean kudeatzeko eta kontseilu arauemaileari aurkezteko.

DI 0704 II. eranskina. Egindako ardoaren zinpeko deklarazioaren xehetasuna. Mahasti berezia.

Nimbusen bidez kudeatzeko eta aurkezteko, nahiz eta paperean ere erregistratu behar den kontseilu arauemaileari aurkeztuta:

DI 0702 Instalazio bakoitzean egindako ardoaren zinpeko deklarazioa.

DI 0705 Titular bakoitzak egindako ardoaren zinpeko deklarazioa.

DI 0706 I. eranskina. Egindako ardoaren zinpeko deklarazioa. Mahats sarreren zerrenda.

Iragarkiaren kodea: E2513722