2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Aldaketa, Eraikingintzari buruzko ordenantzaren 82. eta 100. artikuluetan (Lurzatien itxiturak). Behin betiko onespena
Deierriko Udalak, 2025eko maiatzaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa ordenantzaren 82. artikuluan (Lurzatien itxiturak herrigune tradizionaletako eraikinetarako, 1. eremua), eta 100. artikuluan (Lurzatien itxiturak eraikuntza berrietarako, 2. eremua). Ordenantza 2025eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainean.
Jendaurreko epea iragan denez gero haren aurka inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da aldaketa 82. artikuluan (Lurzatien itxiturak herrigune tradizionaletako eraikinetarako, 1. eremua), eta 100. artikuluan (Lurzatien itxiturak eraikuntza berrietarako, 2. eremua).
Bat etorriz xedatuarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (haren bidez onesten da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bategina), argitaratzen da hirigintza araudia, aldaketarekin.
Aritzalan (Deierri), 2025eko urriaren 14an.–Alkatea, Ana Marta Mendaza Acedo.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2513358