2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Aldaketa, Eraikingintza ordenantzaren 83. artikuluarena (Nekazaritzako biltegien ezaugarriak). Behin betiko onespena
Deierriko Udalak, 2024ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat ordenantzaren 83. artikuluan (nekazaritzako biltegien ezaugarriei buruzkoa da artikulu hori). Ordenantza argitaratu zen 2024ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an.
Jendaurreko epea iragan denez gero haren aurka inork aurkeztu gabe alegaziorik, kexarik edo oharrik, behin betiko onesten da Udal Plan Orokorreko eraikingintzari buruzko ordenantzaren 83. artikuluaren aldaketa.
Bat etorriz xedatuarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan (haren bidez onesten da Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), argitaratzen da aldaketa hori daukan hirigintza araudia.
Aritzalan (Deierri), 2025eko urriaren 14an.–Alkatea, Ana Marta Mendaza Acedo.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2513357